Biharko ezohiko Udalbatzan, aurrekontuak hizpide
Biharko ezohiko Udalbatza deitu dute, 18:00etan, Donibaneko Arizabalo jauregiko pleno aretoan. Udalbatzarrean puntu bakarra jorratuko dute: 2011ko aurrekontu proposamena, hain zuzen ere. Hamaikabat alderdiak EAJren babesarekin batera, osoko zuzenketa a...
Biharko ezohiko Udalbatza deitu dute, 18:00etan, Donibaneko Arizabalo jauregiko pleno aretoan.
Udalbatzarrean puntu bakarra jorratuko dute: 2011ko aurrekontu proposamena, hain zuzen ere. Hamaikabat alderdiak EAJren babesarekin batera, osoko zuzenketa aurkeztu zion aurrekontu proposamenari. PSE-EEk ere plan ekonomikoa ez babestea erabaki zuen.
Horiez gain, Ezker Batuak ere hamazazpi emendakin aurkeztu zizkion aurrekontu proposamenari, “aurrekontuek pasaitarren benetako beharrei erantzun” behar diela argudiatuz. Beraz, bihar erabakiko dute aurtengo aurrekontuekin zer egin.