Legarreko bizilagunek argitu dute aurten ez dutela meza antolatzea lortu, baina datorren urtean saiatuko direla
Valentin argazki dendak, bezeroak saritu zituen bere egunean, San Valentin egunean, hain zuzen ere. Herenegungoa izan zen, urtero errepikatuko duten zozketaren lehenengo aldia eta Mikel Astarloza izan zen, 2010 urtean ezkontza eta jaunartze erreporta...
Ezker abertzaleak erreklamazioak aurkeztuko dizkio Udal Araudi Organiko berriaren (UAO) behin-behineko onarpenari. “UAO berriak, herritarren partehartzea oztopatzen du, agintean dauden alderdien neurrira egokitua dago, eta gainera, kudeaketa ilunari eta ustelkeriari ateak irekitzen dizkio”, salatu du talde abertzaleak. Udal Araudi Organikoak udalaren funtzionamendua arautzen du eta urtarrilaren 28an egindako udal osoko bilkuran onartu zen, behin-behinean, PSE-EEren, Hamaikabaten, EAJren eta PPren aldeko botoekin. EBk abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak kontrako botoa eman zuen. Adostasun zabalena lortu Udal Araudi Organikoak adostasun zabalena lortzea bilatu behar du talde abertzaleko zinegotzien iritziz, “baina batzuek, euren interesak aurretik jarri dituzte”, salatu dute. Araudi berriak zinegotzien artean eskubide politiko eta ekonomikoen gaineko maila ezberdinak sortzen ditu abertzaleen aburuz. Hala, aipatu araudiak “zinegotzi batzuei ahotsa eta bozka kenduko die udal batzorde informatiboetan; ezingo dute moziorik aurkeztu eta udalbatzarraren eskumen batzuk alkatearen eskutan utziko ditu”, azaldu du Agus Cano zinegotziak. Parte-hartzea oztopatu Halaber, UAO berriak herritarren partehartzea oztopatu egiten duela salatu du Santi Angulo zinegotzi abertzaleak. Izan ere, “herri ekimenak aurkezteko, sinadura kopuru minimo bat lortu beharko da, herritarren%10 edo gauza bera dena, 3.900 sinadura. Zinegotzi izateko 900 bozka lortzea nahikoa den bitartean”, azaldu du Angulok. Hiru helburu nagusi Talde abertzaleak UAO berriari aurkeztuko dizkion erreklamazioekin hiru helburu [...]
Eskulanen txanda izango da gaur Abaraxkan. Haurrek eskaiolazko maskarak egingo dituzte, 16:30etik 19:30era.
Pasa den astean Kultur Astearen XVII. aldia egin zuten Udal Euskaltegiko kideek. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute: “Beti bezala balorazioa positiboa da, ikasleek parte hartzen dutelako eta une horietan euskaraz bizitzeko aukera dutelako”. Udal Euskaltegikoak, beraz, pozik daude ikasleek erantzun dutelako. “Goizean aritzen diren ikasleak arratsaldean ere etorri dira”, gaineratu dute. “Kultur Astean beti ikasten dute zerbait eta beraien ikas-prozesurako baliogarria izateaz gain, beraien esperientzia pertsonalerako ere balio du”. Ekimenak Kultur Asteari ekiteko Gartziategi sagardotegira joan ziren, baita mendi irteera txiki bat egitera ere. Hura egin ondoren, euskaltegian bertan world kafe saioa egin zuten: “Oso ondo irten zen, ikasleak konturatu baitziren bi orduz etengabe euskaraz aritzeko gai zirela”. Hitzaldiez gozatzeko aukera ere izan zuten euskara ikasleek. Lehena Petra Elser alemaniarrarena izan zen: “Indar handia eman zien ikasleei Petrak, izan ere, euskararekin duen lotura ikustean, beraiek ere euskaraz egitea lor zezaketela ikusi zutelako”. Joseba Antxustegietarte komikigilearen hitzaldiak ere interesa piztu zuela gazteenen artean nabarmendu dute antolatzaileek. Kultur txapelketa bat ere egin zuten eta ekimena “aberasgarria” izan zela adierazi dute: “Mundiala izan zen, izan ere, euskaltegiko maila askotako ikasleak nahastuta aritu ziren. Mailarik baxuena zutenek, maila gehiago zutenkin aritzeko aukera izan zuten eta horrek ausardia ematen die hasi berritan daudenei”. Kultur [...]
Errejional Ohorezko Mailako Pasajesek sailkapeneko lidergoa galdu du; izan ere, banako berdinketa lortu zuen Oiartzun taldearen kontra asteburuan. Horrez gain, Hernani taldeak garaipena lortu zuen Zumaiako taldearen kontra eta puntu bateko aldearekin, ...
Allerru-Algeposak ezin izan zuen Aretxabaleta talde arabarra etxean gainditu. Atearen aurrean gehiago asmatu zuten Legutiokoek eta 3-7 irabaztea lortu zuten. Entrenatzaile aldaketa egin dute lezoarrek. Oscar Iglesiasek berriro hartu du berdeen lema, Ja...
Pentsioen erreforma salatzeko asmoz eta horren erantzuleen kontrako kritika moduan, Oreretako LABek manifestaziora deitu ditu biharko herritarrak. Eguerdiko hamabietan aterako dira Xenpelar plazatik. Euskal langileon hitza errespetatu lelopean aterako ...
Enplegua erregulatzeko espedientea «lehenbailehen» aurkezteko. Hori izan zen Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresako langileek zuzendaritzari egindako eskaera nagusia. Ostiralean jakinarazi zien zuzendaritzak langile guztiei kontratua eteteko baimena esk...
Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Donibane Majestik eskubaloi taldeak Arrasate EB taldea hartu zuen mendean pasa den asteburuan. Markagailuan 27-19 jartzen zuela bukatu zen norgehiagoka. Lortutako puntu horiekin, sailkapenean laugarren p...
Biharko ezohiko Udalbatza deitu dute, 18:00etan, Donibaneko Arizabalo jauregiko pleno aretoan. Udalbatzarrean puntu bakarra jorratuko dute: 2011ko aurrekontu proposamena, hain zuzen ere. Hamaikabat alderdiak EAJren babesarekin batera, osoko zuzenketa a...
Larunbatean, otsailak 12, Hamaikabateko egoitza inauguratu zuten, eta Pello Gonzalezek inaugurazioan parte hartu zuen, iragan astean Hamaikabatek Diputatu Nagusirako hautagai izendatu ostean. Ekitaldian, Hondarribirako alkategai Ion Elizaldek, ondoreng...