Pasajesen eta Oiartzunen arteko derbian, bana
Errejional Ohorezko Mailako Pasajesek sailkapeneko lidergoa galdu du; izan ere, banako berdinketa lortu zuen Oiartzun taldearen kontra asteburuan. Horrez gain, Hernani taldeak garaipena lortu zuen Zumaiako taldearen kontra eta puntu bateko aldearekin, ...
Errejional Ohorezko Mailako Pasajesek sailkapeneko lidergoa galdu du; izan ere, banako berdinketa lortu zuen Oiartzun taldearen kontra asteburuan. Horrez gain, Hernani taldeak garaipena lortu zuen Zumaiako taldearen kontra eta puntu bateko aldearekin, lehen postuan dago Beterriko taldea.
Sailkapenean Pasajesen eta Oiartzunen arteko puntu aldea nabarmena den arren, asteburuko partida gogorra izan zen bi taldeentzat.
Hasiera interesgarria izan zuen partidak Don Boskoko zelaian. Hasieratik Pasajes partida irabazteko asmoz irten zen zelaira, baina jokalari oiartzuarrek erresistentzia handia erakutsi zuten. Pasaitarrak kontrarioaren atera hegaletatik sartzen saiatu ziren eta azkenean, Migel Anjel Gomezek lortu zuen norgehiagokako lehen gola talde zuri-gorriaren alde.
Penaltiz, bigarren gola
Oiartzun taldearen lehen gola ere lehen zatian iritsi zen. Epaileak Oiartzungo taldearen aldeko penaltia adierazi zuen eta jokalari oiartzuarrek ez zuten barkatu. Eñautek norgehiagokako bigarren gola sartu zuen.
Bigarren zatian markagailuan ez zen aldaketarik izan eta banako berdinketarekin bukatu zen partida.