Ezker abertzalea: “UAO berriak, herritarren parte- hartzea oztopatuko du”
Ezker abertzaleak erreklamazioak aurkeztuko dizkio Udal Araudi Organiko berriaren (UAO) behin-behineko onarpenari. “UAO berriak, herritarren partehartzea oztopatzen du, agintean dauden alderdien neurrira egokitua dago, eta gainera, kudeaketa ilunari eta ustelkeriari ateak irekitzen dizkio”, salatu du talde abertzaleak. Udal Araudi Organikoak udalaren funtzionamendua arautzen du eta urtarrilaren 28an egindako udal osoko bilkuran onartu zen, behin-behinean, PSE-EEren, Hamaikabaten, EAJren eta PPren aldeko botoekin. EBk abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak kontrako botoa eman zuen. Adostasun zabalena lortu Udal Araudi Organikoak adostasun zabalena lortzea bilatu behar du talde abertzaleko zinegotzien iritziz, “baina batzuek, euren interesak aurretik jarri dituzte”, salatu dute. Araudi berriak zinegotzien artean eskubide politiko eta ekonomikoen gaineko maila ezberdinak sortzen ditu abertzaleen aburuz. Hala, aipatu araudiak “zinegotzi batzuei ahotsa eta bozka kenduko die udal batzorde informatiboetan; ezingo dute moziorik aurkeztu eta udalbatzarraren eskumen batzuk alkatearen eskutan utziko ditu”, azaldu du Agus Cano zinegotziak. Parte-hartzea oztopatu Halaber, UAO berriak herritarren partehartzea oztopatu egiten duela salatu du Santi Angulo zinegotzi abertzaleak. Izan ere, “herri ekimenak aurkezteko, sinadura kopuru minimo bat lortu beharko da, herritarren%10 edo gauza bera dena, 3.900 sinadura. Zinegotzi izateko 900 bozka lortzea nahikoa den bitartean”, azaldu du Angulok. Hiru helburu nagusi Talde abertzaleak UAO berriari aurkeztuko dizkion erreklamazioekin hiru helburu [...]
Ezker abertzaleak erreklamazioak aurkeztuko dizkio Udal Araudi Organiko berriaren (UAO) behin-behineko onarpenari. “UAO berriak, herritarren partehartzea oztopatzen du, agintean dauden alderdien neurrira egokitua dago, eta gainera, kudeaketa ilunari eta ustelkeriari ateak irekitzen dizkio”, salatu du talde abertzaleak.
Udal Araudi Organikoak udalaren funtzionamendua arautzen du eta urtarrilaren 28an egindako udal osoko bilkuran onartu zen, behin-behinean, PSE-EEren, Hamaikabaten, EAJren eta PPren aldeko botoekin. EBk abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak kontrako botoa eman zuen.
Adostasun zabalena lortu
Udal Araudi Organikoak adostasun zabalena lortzea bilatu behar du talde abertzaleko zinegotzien iritziz, “baina batzuek, euren interesak aurretik jarri dituzte”, salatu dute. Araudi berriak zinegotzien artean eskubide politiko eta ekonomikoen gaineko maila ezberdinak sortzen ditu abertzaleen aburuz. Hala, aipatu araudiak “zinegotzi batzuei ahotsa eta bozka kenduko die udal batzorde informatiboetan; ezingo dute moziorik aurkeztu eta udalbatzarraren eskumen batzuk alkatearen eskutan utziko ditu”, azaldu du Agus Cano zinegotziak.
Parte-hartzea oztopatu
Halaber, UAO berriak herritarren partehartzea oztopatu egiten duela salatu du Santi Angulo zinegotzi abertzaleak. Izan ere, “herri ekimenak aurkezteko, sinadura kopuru minimo bat lortu beharko da, herritarren%10 edo gauza bera dena, 3.900 sinadura. Zinegotzi izateko 900 bozka lortzea nahikoa den bitartean”, azaldu du Angulok.
Hiru helburu nagusi
Talde abertzaleak UAO berriari aurkeztuko dizkion erreklamazioekin hiru helburu nagusi ditu: “Zinegotzi guztiak baldintza beretan aritu ahal izatea; herritarren parte hartzea ahalik eta zabalena izatea; eta kudeaketa zein funtzionamendu gardenagoa eta demokratikoagoa bultzatzea”.