Zazpi urre lortu dituzte Oarso Bidasoko judokek Euskadiko Txapelketan
Emaitza bikainak lortu zituzten Oarso Bidasoko judokek pasa den asteburuan Gasteizen jokatu zuten kadete mailako Euskadiko Txapelketan. Horrela, Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeko zazpi judokek domina lortu zuten, horietako seik urrea: Aritz Sagarzazuk (50 kiloko kategorian); Jon Ander Espondak (55 kilo); Iker Otegik (60 kilo); Enara Sagarzazuk (63 kilo); Amets Sarasuak (70 kilo) eta Lidia Yarzak (70 kilo baino gehiago). Martxel Eizagirrek (60 kilo) brontzezko domina lortu zuen. Usurbil taldeko Xabier Cazorla lezoarrak ere urrea lortu zuen.
Ama Guadalupekoa taldeko Oier Goikoetxeak (42 kiloz azpiko kategorian) Valentzian urrezko domina lortu zuen, Erkidegoen arteko Txapelketan.
Bestalde, hilaren 26an eta 27an Madrilen egingo duten estatu mailako kontzentraziora deitu dituzte Aritz eta Enara Sagarzazu eta Lidia Yarzak.