Eskerrak, Legarreko Ama Birjinarengana hurbildu direnei
Legarreko bizilagunek argitu dute aurten ez dutela meza antolatzea lortu, baina datorren urtean saiatuko direla
Legarreko bizilagunek eskerrak eman dizkiete bertako Ama Birjinarengana hurbildu diren fededunei. Izan ere, aurten ez dute mezarik egin han bere egunean, baina fededunak hurbildu dira lore eta kandela eskaintzak egitera.
Urtero Legarreko Ama Birjinaren egunean (Lourdesko Ama da, eta pasa den ostiralean izan zen bere eguna) meza egin izan dute hango kaperan. Aurten, auzotarrek saiakera egin dute meza hori eskaintzeko, baina ez dute apaizik lortu horretarako.
Hala ere, bizilagunek jakinarazi dute herritar asko hurbildu direla bertara, eta lore eskaintzaz eta kandelaz bete dutela irudiaren ingurua.
Legarreko auzotar horiek eskerrak eman nahi dizkiete Ama Birjinarengana hurbildu diren fededunei eta datorren urtean berriro meza egon dadin saiatuko direla jakinarazi dute.