Kontratuak eteteko dosierra aurkeztu du Ramon Vizcainok
Enplegua erregulatzeko espedientea «lehenbailehen» aurkezteko. Hori izan zen Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresako langileek zuzendaritzari egindako eskaera nagusia. Ostiralean jakinarazi zien zuzendaritzak langile guztiei kontratua eteteko baimena esk...
Enplegua erregulatzeko espedientea «lehenbailehen» aurkezteko. Hori izan zen Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresako langileek zuzendaritzari egindako eskaera nagusia. Ostiralean jakinarazi zien zuzendaritzak langile guztiei kontratua eteteko baimena eskatu diola Lan Sailari. 400 pertsonak egiten dute lan Ramon Vizcainon, horietako erdiek herriko lantegian. Gutxienez langabezia saria kobratu ahal izango dutelako pozik daude langileak.
Belinda Aguado ELAko ordezkariaren arabera, dosierraren tramiteak ahalik eta azkarren egitea espero dute, apiriletik aurrera langabezia saria jasotzen hasteko. Zazpi hilabete daramatzate soldatarik jaso gabe langileek. Bestalde, bilerak egingo dituzte, zor zaien guztia eskatu ahal izateko zein jarrera hartu erabakitzeko. Horrez gain, «enpresa hiltzen utzi dutenen aurka» egingo dutela iragarri dute.
Uztailean enpresa bere gain hartu zuen AIAC American Industrial Adquisition Corporation AEBetako inbertsio funtsak, baina urtarrilaren amaieran proiektua utzi egingo zuela esan zuen. Ordutik inongo babesik gabe egon direla salatu dute langileek, eta Eusko Jaurlaritza eta Jesus Gomez Montoya akziodunei eta Foru Aldundiari ardurarik gabe jokatzea leporatu diete.