Amutaldeko errepidea berritzen ari dira
Atzo gauean hasi eta gaur gauean bukatuko dituzte Amutaldeko errepidea konpontzeko lanak eta Mendeluko zubitik N-638 errepideko gurutzebide arte berrituko dute errepidea. Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, azaroan bertako bizilagunekin bildu ostean ...
Atzo gauean hasi eta gaur gauean bukatuko dituzte Amutaldeko errepidea konpontzeko lanak eta Mendeluko zubitik N-638 errepideko gurutzebide arte berrituko dute errepidea. Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, azaroan bertako bizilagunekin bildu ostean jasotako iradokizuna izan zen errepidea konpontzearena, eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, lanak aurrera doaz. Obra gauez egin nahi izan dute trafikoari ahalik eta eragin gutxien sortzeko.