Donibane-Pari Berri taldeak 2-5 galdu zuen larunbatean Zurt Taberna taldearen kontra. Kostata ari dira puntuak lortzen sanjuandarrak aurten. Izan ere, hamabi puntu baino ez dituzte oraingoz eta sailkapenean bi talde baino ez dituzte atzetik sailkapen n...
Nagusitasun osoz irabazi zuen Pasajesek lehengo larunbatean Bergaran. 1 eta 4 irabazi zuten antxotarrek, erraz. Neurketa osoan zehar izan ziren nagusi zuri-gorriak. Hiru puntu gehituta, 50 puntu dituzte zuri-gorriek eta sailkapeneko bigarren postuan da...
Bisita daukate egunotan Koldo Mitxelenako ikasleek; Schorndorf (Alemania) herriko ikasleen bisita, hain zuzen. Astebetez Euskal Herria eta bertako kultura, bizimodua eta hizkuntza ezagutzen ariko dira hamalau ikasle alemaniar. Trukatzeko garaia etorrik...
Inauteriak bertan dira eta herria girotzeko merkatarien arteko erakusleihoen lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa Merkataritza eta Turismo sailak antolatu du eta helburua Inauterien programan eta desfilerako egin dituzten beste zenbait aldaketekin batera, egun hauetan hiriari giroa ematea da. Erakusleihoa duen Hondarribiko edozein dendak parte har dezake lehiaketan, gaurtik aurrera eta otsailaren 28a baino lehen, BAZ-en izena emanda. Epaimahaiak diseinua, sormena, eta irudi komertziala zein produktuaren aurkezpena baloratuta, 800 euroko saria emango dio irabazleari. Erakusleihoen lehiaketa izango da nobedade nagusia aurtengo Hondarribiko Inauterietan, baina bestelako aldaketak ere izango dira, hala nola, desfilearen araudian. Desfileko konpartsa eta taldeen kopurua hamabostera mugatu dute, eta bertakoak direnei lehentasuna emango diete. Konpartsa eta karroza guztiek diru laguntza jasoko dute, baita mozorratutako norbanako, bikote eta talde txikiek ere. Hauek orain arte ez zuten izena eman beharrik, baina aurten, diru laguntza jaso ahal izateko, besteek bezala, datorren ostiralera arte izena eman beharko dute. A maila, kide bat eta bost kide artekoek osatuko dute, B maila, seitik hamabost kide artekoek, C maila hamabost kidetik gorakoek eta D maila, konpartsek eta karrozek osatuko dute. A, B, C mailetan, 150,200 eta 300 euroko saria jasoko dute konpartsa onenek. Konpartsen D mailan zein karrozetan, herrian bertan egoitza duten elkarteak badira edo parte [...]
Gipuzkoako Bigarren Mailako herriko bi taldeek, Oiartzunek eta Power Rangers-ek, berdinketa eta garaipena eskuratu dituzte asteburuko jardunaldian, hurrenez hurren. Oiartzunek 2-2 egin zuen Gure Txokoaren kontra. Power Rangers-ek, berriz, 4-3 irabazi z...
Irungo udaleko Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkariak Hondarribia kalean gaur abiatu duten TAO express sistema azaldu zuen iragan ostiralean deituriko prentsaurrean. “Kaleko berriritartzearen ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, komertzio...
Trintxerpek bide onetik jarraitzen du. 2-0 irabazi zion lehengo larunbatean Azkoitiako Anaitasuna taldeari Don Boscon, eta sailkapenaren erdialdiari gogor eutsi diote. 31 punturekin sailkapenaren hamargarren postuan daude zuri-urdinak. Hurrengo partida...
Xanistebanetako Jai Batzordearen lehenengo bilera izango da bihar, 19:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Hala, Kultura Batzordea, aurtengo herriko festak prestatzen hasiko da. Iazko irailean, jaiak pasa ondoren egiten den balorazio bileran adostutako m...
Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zinegotziek hamasei puntu jorratuko dituzte: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Amiantoari buruzko mozioa. Martin Beramendi Brit Alkate-ohiak egindako lege-haus...
Saskilagunak taldeak beste garaipen bat eskuratu du asteburuan: 65-76 irabazi dio Mondragon taldeari. Emaitza horri esker lider jarraitzen dute oiartzuarrek. Bigarren taldea, Alde Zaharra puntu bakarrera dute (Saskilagunak-ek 35 puntu ditu, eta Alde Za...
Irungo udaleko Ongizate zerbitzuak Mirarietako Amaren kalean dagoen Iraso gizarte etxeko taberna-jatetxearen kudeaketarako lehiaketa deitu du. Kontratoaren iraupena 2 urtetakoa izango da, gehienez 6 urtera luzatu daitekeelarik. Lizitaziorako diru kanti...
Erregional Preferente mailako herriko taldeak ez dira oso fin ibili asteburuan. Touringek berdindu egin zuen Muniberen kontra, Donostian bana. Beti Onak, berriz, galdu egin zuen etxean, 3-4 Donostiako beste talde baten kontra, Santo Tomas lizeoa. Lortu...
Gure Gipuzkoa Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak Gipuzkoako KZGuneetan ematen ari den ikastaroa da eta datorren hitzordua Hondarribiko KZGunean izango da, asteazken eta ostegunean. 2010. urtean Hondarribiko Udala, herriko argazkiak Gure Gipuzkoa...