‘TAO express’ sistema abiatu dute gaur Hondarribia kalean
Irungo udaleko Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkariak Hondarribia kalean gaur abiatu duten TAO express sistema azaldu zuen iragan ostiralean deituriko prentsaurrean. “Kaleko berriritartzearen ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, komertzio...
Irungo udaleko Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkariak Hondarribia kalean gaur abiatu duten TAO express sistema azaldu zuen iragan ostiralean deituriko prentsaurrean. “Kaleko berriritartzearen ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, komertziorako eta paseorako aukerak errezteko. Horrek aparkalekuetan ere aldaketak sortu ditu, besteak beste, aparkaleku azkarreko sistema ezarriz”, azaldu du Cruzadok. Neurria auzotarrekin eta komertzilariekin izandako bileretan adostatukoa izan zela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkar bat egin behar duenak aukera izan dezala. Noski, auzokideek aukera bera izango dute, denbora muga berarekin”.
Horrela, gestio azkar bat egiteko beharra dutenek ibilgailua aparkatu ahal izango dute dohainik Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean propio prestaturiko gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, matrikula ezarriz gainera. Behin sistema erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste tiketik emango.