Atzoko eta gaurko Hondarribia bilduko dute
Gure Gipuzkoa Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak Gipuzkoako KZGuneetan ematen ari den ikastaroa da eta datorren hitzordua Hondarribiko KZGunean izango da, asteazken eta ostegunean. 2010. urtean Hondarribiko Udala, herriko argazkiak Gure Gipuzkoa...
Gure Gipuzkoa Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak Gipuzkoako KZGuneetan ematen ari den ikastaroa da eta datorren hitzordua Hondarribiko KZGunean izango da, asteazken eta ostegunean. 2010. urtean Hondarribiko Udala, herriko argazkiak Gure Gipuzkoa atarian partekatzen hasi zen, eta KZGunearekin eta Udaleko artxiboko teknikarien laguntzaz ikastaroa antolatu du Foru Aldundiak.
Atzoko eta gaurko Hondarribia iruditan bilduko dute ikastaroan, eta otsailaren 23an eta 24ean izango da arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroan parte hartzeko, KZGunean izena eman behar da, 943 572021 telefonora deituz, edo xeskisabel@gipuzkoa.net helbidera idatzita. Ikastaroa euskaraz eta gazteleraz izango da, eta bertan banatuko duten Gure Gipuzkoa manuala atariko blogean eskuragarri dago.