LTDa jartzeko diru laguntzak daudela jakinarazi du Herriko Etxeak
Martxoaren 29an itzaliko dute telebisten seinale analogikoa Frantziako Pirinio Atlantikoko departamentuan eta Ipar Euskal Herrian. Lurreko Telebista Digitalarekin (LTD) ikus ahal izango da telebista ordutik aurrera, beraz, Hendaian, Biriatun eta Pausun...
Martxoaren 29an itzaliko dute telebisten seinale analogikoa Frantziako Pirinio Atlantikoko departamentuan eta Ipar Euskal Herrian. Lurreko Telebista Digitalarekin (LTD) ikus ahal izango da telebista ordutik aurrera, beraz, Hendaian, Biriatun eta Pausun. Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du LTDra aldaketa egiteko diru laguntzak daudela.
Batetik, Frantziako Gobernuak emango ditu ditu laguntzak. 25 eta 250 euro artekoak izan daitezke laguntza horiek, tokian tokiko kasuaren arabera. Horien gaineko informazio gehiago lortzeko www.tousaunumerique.fr webgunean satu behar da; 0970 81 88 18 telefono zenbakira dei daiteke ere zeregin berdinerako.
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak ere laguntza emangodie LTDra aldaketa egingo dutenei. 50 eta 350 euro artekoa izan daiteke diru ekarpena, eta www.cg64.fr webgunera sartuta edo 0800 86 47 64ra hots eginda lor daiteke informazio gehiago.
Informazio autobusa
LTDaren gaineko informazioa emateko autobusa martxoaren 23an Hendaian izango dela gogorarazi du Herriko Etxeak. Hala, egun horretan 07:00etatik 14:00etara izango da autobusa Errepublika plazan, udaletxearen aurrean, alegia.