Portu Agintaritzak kanpo kaiaren finantzazioan inplikatu nahi ditu enpresa pribatuak
Kanpo kaian kokatu nahiko lituzketen enpresek lanen finantzazioan inplikatu daitezen lortu nahi du Portu Agintaritzak. Hala adierazi du Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek gaur, Administrazio Kontseiluaren aurretik emandako prentsaurrekoan. Buenek adierazi duenez, kanpo kaiarekin harremana duten bi protokolo eztabaidatu behar dituzte. Lehen protokoloak, Portuak Espainiako Sustapen Ministerioarekin sinatutako hitzarmenari egiten dio erreferentzia eta aipatu protokoloan hainbat aldaketa egitea aurreikusten du. Zehazki, hitzarmen horretan aurrez jasotako berrikuntza lanei, beste hainbat lan gehitu nahi dizkiotela azaldu zuen Buenek. Espainiako Sustapen Ministerioarekin hitzarmena sinatu zutenean San Pedroko lonja berria eta dagoeneko eraikitzen ari diren hiru pabilioiak eraikitzeko lanak jaso zituzten. Orain, baina, Jaizkibel dragaren eraberritzea, Aduana eta Fardela eraikinen konponketa, Iberdrola eta Aizkorreta ontzielen arteko errepidea eta Lezon eraiki nahi duten pabilioi berria txertatu nahi dituzte hitzarmenean. Era berean, 4 milioi euro aurreikusi nahi dituzte La Herrera Hegoaldea urbanizatzeko. Asmo hauek guztiak, Estatuko Portuen aurrean tramitatu behar dituztela eta aipatu erakundearen oniritzia beharko duela argitu du Buenek. «Fideltasun konpromisoak» Gaur eztabaidatuko duten bigarren protokoloaren bitartez, Portu Agintaritzak kanpo kaian kokatu nahi duten enpresen “fideltasun konpromisoak” hitzartu nahi ditu. Zenbat hektarea hartu nahi dituzten argitzea eskatuko diete, baita zenbat tona gai mugitzea aurreikusten duten, baina batez ere, kanpo kaia eraikitzeko lanen finantzazioan konprometitu daitezen [...]
Kanpo kaian kokatu nahiko lituzketen enpresek lanen finantzazioan inplikatu daitezen lortu nahi du Portu Agintaritzak. Hala adierazi du Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek gaur, Administrazio Kontseiluaren aurretik emandako prentsaurrekoan.
Buenek adierazi duenez, kanpo kaiarekin harremana duten bi protokolo eztabaidatu behar dituzte. Lehen protokoloak, Portuak Espainiako Sustapen Ministerioarekin sinatutako hitzarmenari egiten dio erreferentzia eta aipatu protokoloan hainbat aldaketa egitea aurreikusten du. Zehazki, hitzarmen horretan aurrez jasotako berrikuntza lanei, beste hainbat lan gehitu nahi dizkiotela azaldu zuen Buenek. Espainiako Sustapen Ministerioarekin hitzarmena sinatu zutenean San Pedroko lonja berria eta dagoeneko eraikitzen ari diren hiru pabilioiak eraikitzeko lanak jaso zituzten. Orain, baina, Jaizkibel dragaren eraberritzea, Aduana eta Fardela eraikinen konponketa, Iberdrola eta Aizkorreta ontzielen arteko errepidea eta Lezon eraiki nahi duten pabilioi berria txertatu nahi dituzte hitzarmenean. Era berean, 4 milioi euro aurreikusi nahi dituzte La Herrera Hegoaldea urbanizatzeko.
Asmo hauek guztiak, Estatuko Portuen aurrean tramitatu behar dituztela eta aipatu erakundearen oniritzia beharko duela argitu du Buenek.
«Fideltasun konpromisoak»
Gaur eztabaidatuko duten bigarren protokoloaren bitartez, Portu Agintaritzak kanpo kaian kokatu nahi duten enpresen “fideltasun konpromisoak” hitzartu nahi ditu. Zenbat hektarea hartu nahi dituzten argitzea eskatuko diete, baita zenbat tona gai mugitzea aurreikusten duten, baina batez ere, kanpo kaia eraikitzeko lanen finantzazioan konprometitu daitezen lortu nahi du Portu Agintaritzak.
Buenen arabera, aipatu bi protokoloak dira gaurko administrazio kontseiluaren punturik garrantzitsuenak.
Zamalanen pribatizazioa eta kudeaketaren txostena
Portuko zamalanak orain arte kudeatu dituen erakundearen desegitea eta erakunde berri baten osatzea ere bada gaurko aztergaia. Elkartea kapitalaren %51a publikoa zen orain arte. Aurrerantzean, ordea, erabat pribatua izango da zamalanak kudeatuko dituen erakundea. Portuko zamalanetan aritzen diren bost enpresa bilduko ditu erakunde berriak.
Azkenik, iazko aurrekontuaren behin-behineko balantzea aurkeztuko dute, Buenen arabera, “emaitza oso orekatuarekin”. Espainiako Estatuak portuaren kudeaketaren gainean egindako txostena aurkeztuko dutela iragarri du Buenek baita ere.