Amuteko-Kosta eta Arkollako bizilagunek bihar ezagutuko dute autobus sare berria
Atzo asteazkenez aurkeztu zuten Foru Aldundian Ekialdebus, martxoaren 1etik aurrera Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Gaur goizean Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Ion Elizaldek herrian izango duen eragina aztertu du komunikabideen aurrean, eta bihar, ostiralean, gauza bera egingo du Amuteko auzo elkartean, 19:00etan. Ibaetara eta Bidasoaldeko Ospitalera joateko linea berriak «ezinbestekoak» zirela nabarmendu du.Elizalde «oso pozik» agertu da Foru Aldundiak «herritarren eskaerak kontuan izan» dituelako. «Azken bi urtetako lanaren ondorioa da, erakundeen arteko lanaren fruitua. Bagenekien oraingo zerbitzua errez hobetu zitekeela, eta lortu dugu», gaineratu du. Bere ustez, martxoan abiatuko diren linea berriekin «garraio publikoa mugitzeko modurik azkarrena» izango da. Linea berriez gain, autobusek herrian egingo duten ibilbideak ere berrikuntzak izango ditu, «ahalik eta leku gehienetatik» pasatzeko. «Zerbitzu arinagoa nahi genuen, eta trafiko gehien duen auzotik sartzeak eta ateratzeak ez zuen horretan lagunduko», azaldu du Elizaldek, «ordutegia zabalagoa izango da, eta maiztasuna handiagoa», gehituz. Gainera, martxoaren 2tik 13ra Lurraldebuseko txartela doan ateratzeko aukera izango dela aurreratu du (Matxin Arzukoaren kaleko Iza saltokian). «Bost euro kobratruko digute, baina Lurraldebusek kantitate bera kargatuko digu txartelean gero» argitu du Edurne Simonek, Izadi 21eko arduradunak. Kanpaina eta bideo lehiaketa Martxoaren lehenetik hasita eta Ingurumenaren nazioarteko eguna bitarte (ekainak 3), [...]
Atzo asteazkenez aurkeztu zuten Foru Aldundian Ekialdebus, martxoaren 1etik aurrera Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Gaur goizean Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Ion Elizaldek herrian izango duen eragina aztertu du komunikabideen aurrean, eta bihar, ostiralean, gauza bera egingo du Amuteko auzo elkartean, 19:00etan. Ibaetara eta Bidasoaldeko Ospitalera joateko linea berriak «ezinbestekoak» zirela nabarmendu du.Elizalde «oso pozik» agertu da Foru Aldundiak «herritarren eskaerak kontuan izan» dituelako. «Azken bi urtetako lanaren ondorioa da, erakundeen arteko lanaren fruitua. Bagenekien oraingo zerbitzua errez hobetu zitekeela, eta lortu dugu», gaineratu du. Bere ustez, martxoan abiatuko diren linea berriekin «garraio publikoa mugitzeko modurik azkarrena» izango da.
HONDARRIBITIK ATERAKO DIREN LINEAK
- E20: Hondarribia-Ospitala-Errenteria-Antxo-Donostia. Hondarribitik 06:30etik 19:30era orduro, eta 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jaiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:45etik 21:45era orduro, eta 22:15ean (igande eta jaiegunetan lehena 08:45ean). Gauez Hondarribitik 22:30etik 00:30era orduro, eta Donostitik 22:45etik 00:45era orduro, eta 01:15ean. (ostiralean ez dago gaueko zerbitzurik). Hondarribiko geltokiak joanekoan: Foruen kalea, Zuloaga, Correos, Sabino Arana, Amute eta Mendelu. Bueltakoan: Amute, Aireportua, Biteri, Madalengain, Sokoa eta Foruen kalea.
- E21: Hondarribia-Aireportua-Donostia. Hondarribitik 06:00etan lehena, eta 07:15etik 20:15era orduro (igande eta jaiegunetan 09:30etik 20:30era orduro). Donostiatik 06:30ean lehena, eta 08:00etatik 20:00etara orduro (Igande eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara orduro, eta 21:15ean). 21:15etan azkena. Igande eta jaiegunetan Hondarribiko geltokiak: Ama Guadalupekoa, Sabino Arana eta Amute (eta itzulera Aireportuan ere).
- E23: Hondarribia-Ibaeta (lanegunetan soilik). Aldikotasuna orduro, 06:45etik 18:45era. 20:00etan ere badago. Hondarribiko geltokiak: Ama Guadalupekoa, Sabino Arana eta Amute (eta itzulera Aireportuan ere). Abuztuan ezik.
- E26: Hondarribia-Irun Kostatik eta aireportutik. Aldikotasuna 06:00etatik 07:00etara 30 minuturo, 07:00etatik 21:00etara 10 minuturo, eta 21:20etik 22:40era 20 minuturo. Larunbat, igande eta jaiegunetan 07:00etatik 09:00etara 20 minuturo, eta 09:15etik, 23:00etara 15 minuturo. Lehen autobusa Arrokatik 06:00etan, eta azkena 22:40ean. Aireportutik doanaren aldikotasuna ordubetekoa da, Lurgorritik puntuetan abiatzen dena da. (Udan Kostako zerbitzuari Lurgorriko eta Iterlimeneko geltokia gehituko zaizkio).
- E78: E25 linearen gaueko zerbitzua. Aireportutik larunbatetan (udan ostiraletan ere). Aldikotasuna: 60 minutu. Lehen irteera Hondarribitik 23:30ean eta azkena 05:30ean. Irundik lehena 23:00etan eta azkena 06:00etan.
- E77: Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia. Gaueko zerbitzua udan, ostiraletan eta larunbatetan. Aldikotasuna bi ordukoa. Lehen autobusa Hondarribiatik 22:45ean eta azkena 4:45ean. Donostiatik 23:45ean lehena eta 5:45ean azkena.
Ekialdebuseko beste lineekin loturak ikusteko ikus PDFa.