
Mikel Antxon Arrizabalaga (Errenteria-Orereta, 1955) izango da berriro Lezoko Udalerako PSE-EEren alkategaia. Alderdi horren zinegotzi bakarra da egun Lezoko Udalean. Gaur egin duten aurkezpenean, datorren legegintzaldirako ezarri dituzten bost helburu...

Bazkideak behar dituzte Trintxerpeko Arraun Klubean, eta hori dela eta, ate irekien eguna antolatu dute etzirako (hilak 26). Instalakuntza berriak dituzte Illunbek eta Pasaia Kayak-ek, Portuak utzita, garai bateko suhiltzaileen lokaletan. Nahi duen oro...

Goizeko 10:00ak eta zerua ateri. Azken egunetako euri jasen ondoren, jendea gustura irten da paseoan. Eta inguruko askok aukera bera egin dute. Orain gutxi zabaldu duten Buenavista eta Herrera arteko bidegorria probatu nahian, handik igarotzeko moduan moldatu dute goizeko buelta. Manuel Garciaren, Enrique Zarateren, Markel Fontanen eta Jose Antonio Duranen kasua da. Maiz elkartzen dira ibiltzera joateko. Beraietako bi Trintxerpen bizi dira eta Intxaurrondon beste biak. Bidegorria hartuta, Errenteria-Oreretaraino oinez joan ziren atzo, handik Lezora eta Lezotik Donibanera, Berrotaranen txalupa hartuta badia zeharkatu eta etxera itzultzeko. Oarso Bidasoko Hitzari kontatu diotenez, atzo lehenbizikoz zeharkatu dute bidegorria, eta gustatu zaie. «Ondo dago. Errepidetik gertu joan arren, ikuspegi ederra ematen du», diote erdi txantxetan trintxerpetarrek. Izan ere, badia goialdetik ikusten da eta baita ontzien sartu-irtenak, traineruak eta beste. Lan eguna izanik, eta ordua kontuan hartuta, oinezko gehiago dabiltza txirrindulariak baino. Hala ere, asko dira honez gero, bidegorria egunero darabilten txirrindulariak. Hori da, esaterako, Jesus Alonsoren kasua. Errenteria-Oreretan bizi da eta Kontadoretan lan egiten du. Bidegorria zabaldu dutenetik, bizikletaz joaten da maiz lanera. 15 minutuan egiten omen du lantokirainoko bidea. Trafikoaren eta aparkalekuaren arazoak saihesteaz gain, erregaia ere aurrezten du. Bidegorriaren zati berrian, bestetik, desberdinduta daude oinezkoen eta txirrindularien bideak, eta batzuk zein [...]

Concha Rocierak Andaluziaren Egunaren hemezortzigarren aldia ospatuko du asteburuan. Etzi afaria egingo dute 21:30etatik aurrera. Etzidamu, berriz, meza egingo dute eta Andaluziako produktuak izango dituzte salgai Concha Rocieraren egoitzan.

Inauterrietako dantzak ikasi eta praktikatuko dituzte gaur Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.

Txingudiko Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Adundiak gaur goizean hasi dituzte Jaizkibel-Elordi ur hornidura lanak. Lan hauei esker, gaur egun Endarako urtegiak eskaintzen duen hornikuntzari osagarri bezala arituko da Jaizkibelgo ura. Jaizkibelgo sei putzu berrietatik ateratako ura Elordiraino kanalizatuko da eta guztira 14,4 kilometro eroanbide izango dira. Lanak 16 hilabete eta erdian egingo dituzte eta guztira 8.110.000 euro kostatuko dute. Kopuru horren finantziazioa erdibana egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txingudiko Zerbitzuek, sinatutako hitzarmenaren bidez. Ekitaldian Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde bezala eta Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua izan dira. Bestetik, Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuen gerentea eta Felipe Alvarez, Garapen Iraunkorreko sailaren Plangintza, Proiektu eta Mantenimenduko zerbitzuburua izan dira. Aitor Kerejetak, azaldu duenez, “duela hamarkada batzuk arazoak izan ziren eskualdean eta lan hauekin, ur hornidura lehorte garaietan ere ziurtau nahi dugu”. Jose Antonio Santanok bestetik, instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu nahi izan du, “beste behin Irun eta Hondarribiak elkarrekin lan egingo dugu, eta etorkizunari begira prebisio lanetan murgildu gara”. Eta bukatzeko, Carlos Ormazabalek “lehorteen kontrako azpiegitura handia izango da, eta bailararako mesedegarri izango da”, gehitu du. Osagarri beharra Endararen edukiera eskualdea hornitzeko nahikoa bada ere, arazoak izan daitezke hilabete batzuen segidan euririk egiten ez badu. [...]

Euskara Eskolatik Kalera programaren barruan, hilero antzezlanak ikusteko aukera dago. Oraingo honetan Vaiven Produccionesen Miauless antzezlanaren emanaldia izango da. 17:30etik aurrera, abestien, poesiaren eta umorearen munduan murgilduko dira Errent...

Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletak fin ibili ziren asteburuan egindako Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan. Guztira, zortzi domina eskuratu zituzten, guztiak urrezkoak. Ines Perezen lana nabarmentzekoa da Espainiako marka haustea lortu baitzuen 200 eta 800 metroko probetan. Etzi beste pista estaliko proba bat izango dute Gasteizen, 1.500 eta 3.000 metroko probetan. Jarraian azaltzen da atleten zerrenda osoa. Ines Perez Artatxo. Bi urrezko domina 200 eta 800 metroko probetan. Bietan Espainiako marka hautsi zuen. Esther Estefania. Urrezko domina 55 urtetik gorakoetan, 800 metroko proban. Angel Medicis. Beteranoetan urrezko domina 800 metroko proban. Rafa Ferrer. Urrezko domina 200 eta 400 metroko probetan. Koldo Ganzarain. 55 urtetik gorakoetan urrezko domina 800 metroko proban. Txema Arenzana. 60 urtetik gorakoetan urrezko domina. Jose Maria Lopez. Urrezko domina, pisu proban. Bestalde, eskolarteko hogei atleta Hondarribiko pistan izan ziren pasa den igandean. Honakoak izan ziren emaitzak EATeko atletentzat: Benjamin maila Izaro Irastorza: luzera saltoan, lehenengo, 3,33 metroko markarekin. Martxel Parrondo: 500 metroko proban, bigarren 2 minutu eta 15 segundoko denborarekin. Oier Castillo: luzera saltoan, laugarren, 3,20 metroko markarekin. Alebin maila Ianire Legaz: pilota proban, hirugarren, 23,33 metroko markarekin. Maialen Alzugarai: 60 metro hesian, bosgarren, 12,6 segundoko denborarekin. Gazte maila Nora Bosch: 150 metroko proban, lehenengo, 23,4 segundoko denborarekin. [...]

Vianesen kontra jokatuko dute asteburuan OKEko Liga Nazionaleko neskek. Igandean jokatuko dute, 17:00etan, Vianan (Nafarroa).

Aurtengo Inauterietan ez dute errenteriarrek aspertzeko denborarik ere izango, egitaraua bete-beteta baitator. Bihar Kaldereroekin hasi eta martxoaren 13an Piñata egunarekin amaituko dira. Urtero bezala, karrozen desfilea izango da ekitaldirik garrantzitsuena, eta aurten, bi konpartsa gehiagok hartuko dute parte: Showtimek eta Balley Sayariyk. Guztira, hamazazpi konpartsa ariko dira desfilatzen. Gaur Juan Carlos Merino alkateak, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak eta Oscar Otegi eta Angel Blanco Telleri ikastetxeko ordezkariek eman dute aurtengo egitarauaren eta berritasunen berri. Kartela izan da berritasun nagusia. Aurten, lehenengo aldiz, kartela erabili dute festetako egitaraua jartzeko euskarri moduan. Radio Donostiren goatekea ere nobedadea izango da, datorren (hilak 5), 18:00etan, Foru plazan. Astelehenean ere aurretik egin ez den ekitaldi bat izango da 5-12 urte arteko gaztetxoentzat Merkatuzarren: ludotekek antolatutako haurrentzako festa. Burgosek herriko ikastetxeak animatu zituen ludoteketan parte har dezaten. Bestalde, zaharren egoitzak ere bisitatuko dituzte Telleri konpartsako kideek, etzidamu eta martxoaren 7an. Konpartsetako kideek nabarmendu dute Inauteriak direla lan gehien ematen duten jaiak. Ildo horretatik, Udalak laguntza eman die entseatzeko Merkatuzarreko areto bat utziz. EGITARAUA Bihar 12:00: Kaldereroen desfilea Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Erdialdean. 19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta, Kaldereroan konpartsa, Deiadar Txarangarekin batera, Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan zehar [...]

Atzo asteazkenez aurkeztu zuten Foru Aldundian Ekialdebus, martxoaren 1etik aurrera Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Gaur goizean Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Ion Elizaldek herrian izango duen eragina aztertu du komunikabideen aurrean, eta bihar, ostiralean, gauza bera egingo du Amuteko auzo elkartean, 19:00etan. Ibaetara eta Bidasoaldeko Ospitalera joateko linea berriak «ezinbestekoak» zirela nabarmendu du.Elizalde «oso pozik» agertu da Foru Aldundiak «herritarren eskaerak kontuan izan» dituelako. «Azken bi urtetako lanaren ondorioa da, erakundeen arteko lanaren fruitua. Bagenekien oraingo zerbitzua errez hobetu zitekeela, eta lortu dugu», gaineratu du. Bere ustez, martxoan abiatuko diren linea berriekin «garraio publikoa mugitzeko modurik azkarrena» izango da. Linea berriez gain, autobusek herrian egingo duten ibilbideak ere berrikuntzak izango ditu, «ahalik eta leku gehienetatik» pasatzeko. «Zerbitzu arinagoa nahi genuen, eta trafiko gehien duen auzotik sartzeak eta ateratzeak ez zuen horretan lagunduko», azaldu du Elizaldek, «ordutegia zabalagoa izango da, eta maiztasuna handiagoa», gehituz. Gainera, martxoaren 2tik 13ra Lurraldebuseko txartela doan ateratzeko aukera izango dela aurreratu du (Matxin Arzukoaren kaleko Iza saltokian). «Bost euro kobratruko digute, baina Lurraldebusek kantitate bera kargatuko digu txartelean gero» argitu du Edurne Simonek, Izadi 21eko arduradunak. Kanpaina eta bideo lehiaketa Martxoaren lehenetik hasita eta Ingurumenaren nazioarteko eguna bitarte (ekainak 3), [...]

Enpresa batzordeak deituta, Lezoko Tesinsako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur, euren lantokiaren parean. LABek salatu duenez, Tesinsak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu zuen lan falta argudiatuz, eta langileen or...

Otsaileko ohiko udalbatzarrean, atzo, Martin Beramendi alkate ohiak egindako ustezko lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. OB OiartzunBai oposizio taldeko lau kideek (Beramendi ez zen udalbatzarrean egon), aurka bozkatu zuten. Joan den astean Ikerketa Batzordeak egindako txostenarekin bat egin du hala Udalbatzak. Miguel Castells eta Iñigo Iruin izango dira Udalaren abokatuak, hain zuzen eurek aztertu baitituzte balizko lege-hausteak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, hiru delitu ildo atzeman dituzte: «Gehiegizko gastuak ordezkapen, protokolo eta dieta gastuetan; prebarikazioa, eta dokumentazioa ezkutatu izana». Eztabaida izan zen Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean. Bestalde, Ugaldetxoko Arau Ordezkatzaileak behin-behinean onartu zituzten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak «auzoarentzako eta herriarentzako guztiz onuragarria izango den proiektua» dela adierazi zuen. Atamitxen 4.800 metro koadro eskuratuko ditu Udalak, parke urbanoa egiteko eta baita 400 metro koadroko lokal bat, auzotarrentzako izango dena. OBko Xanet Arozenak «egitasmoak ez du interes publikorik eta gainera 35 etxebizitza libre eraikiko dira», esan zuen eta bere taldeak kontrako botoa eman zuen. Lanbarren Berriko Plan Partziala ere behin betiko onartu zuten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (OBk kontra bozkatu zuen). Udalak 5.000 metro koadroko eremua jasoko du dohainik. Etxeberriak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Altzibarko Cadarso enpresa Lanbarrenera lekualdatuko da hiruzpalau [...]

Beraun auzoko Bienvenido elkarteak, zazpi eguneko bidaia antolatu du Extremadurara. Bidaian parte hartu nahi dutenek, 943 34 15 38 telefono zenbakira deitu edo elkartetik pasatu daitezke izena ematera. Bestalde, etzi Milagrosera (Nafarroa) joango dira ...

Edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoek eta haurdun dauden biko...

Atseden luze baten ondoren, edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gura...

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 30 urteko gizon bat atxilotu dute gaur gauean Errenteria-Oreretan, bere bikoteari erasotzea leporatuta. Biak bizi ziren etxebizitzan erasotu du ustez bikotekidea.

Cecilia Otamendi Zabaleta antxotarrak ehun urte beteko ditu etzi. Hori horrela, mendea zoriontzeko asmoz, Pasaiako Udalak oroigarria emango dio etzi bere etxean bertan. 12:30ean hurbilduko dira bere etxera zoriontzera Udaleko ordezkariak.

La Herrera Herrira batzordeko kide Ana Alkortak eta Josetxo Dominguezek batzordeak gidatu duen proposamenaren berri emango die Pasaiako Udaleko Hirigintza Planaren Aholku Batzordeko kideei. Hori horrela, batzordeak hemezortzi hilabetetan landutako lana...