Ate irekiak, bihar, Illunbeko instalakuntzetan
Bazkideak behar dituzte Trintxerpeko Arraun Klubean, eta hori dela eta, ate irekien eguna antolatu dute etzirako (hilak 26). Instalakuntza berriak dituzte Illunbek eta Pasaia Kayak-ek, Portuak utzita, garai bateko suhiltzaileen lokaletan. Nahi duen oro...
Bazkideak behar dituzte Trintxerpeko Arraun Klubean, eta hori dela eta, ate irekien eguna antolatu dute etzirako (hilak 26). Instalakuntza berriak dituzte Illunbek eta Pasaia Kayak-ek, Portuak utzita, garai bateko suhiltzaileen lokaletan. Nahi duen oro gerturatu daiteke etzi, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etan 20:00etara lokal berriak ikustera. Bide batez, bazkide txartela banatuko dizkiete bazkideei, eta elastiko bana oparitu.