Oinez edo txirrindaz, bidegorri berrian, atseginez
Goizeko 10:00ak eta zerua ateri. Azken egunetako euri jasen ondoren, jendea gustura irten da paseoan. Eta inguruko askok aukera bera egin dute. Orain gutxi zabaldu duten Buenavista eta Herrera arteko bidegorria probatu nahian, handik igarotzeko moduan moldatu dute goizeko buelta. Manuel Garciaren, Enrique Zarateren, Markel Fontanen eta Jose Antonio Duranen kasua da. Maiz elkartzen dira ibiltzera joateko. Beraietako bi Trintxerpen bizi dira eta Intxaurrondon beste biak. Bidegorria hartuta, Errenteria-Oreretaraino oinez joan ziren atzo, handik Lezora eta Lezotik Donibanera, Berrotaranen txalupa hartuta badia zeharkatu eta etxera itzultzeko. Oarso Bidasoko Hitzari kontatu diotenez, atzo lehenbizikoz zeharkatu dute bidegorria, eta gustatu zaie. «Ondo dago. Errepidetik gertu joan arren, ikuspegi ederra ematen du», diote erdi txantxetan trintxerpetarrek. Izan ere, badia goialdetik ikusten da eta baita ontzien sartu-irtenak, traineruak eta beste. Lan eguna izanik, eta ordua kontuan hartuta, oinezko gehiago dabiltza txirrindulariak baino. Hala ere, asko dira honez gero, bidegorria egunero darabilten txirrindulariak. Hori da, esaterako, Jesus Alonsoren kasua. Errenteria-Oreretan bizi da eta Kontadoretan lan egiten du. Bidegorria zabaldu dutenetik, bizikletaz joaten da maiz lanera. 15 minutuan egiten omen du lantokirainoko bidea. Trafikoaren eta aparkalekuaren arazoak saihesteaz gain, erregaia ere aurrezten du. Bidegorriaren zati berrian, bestetik, desberdinduta daude oinezkoen eta txirrindularien bideak, eta batzuk zein [...]
Goizeko 10:00ak eta zerua ateri. Azken egunetako euri jasen ondoren, jendea gustura irten da paseoan. Eta inguruko askok aukera bera egin dute. Orain gutxi zabaldu duten Buenavista eta Herrera arteko bidegorria probatu nahian, handik igarotzeko moduan moldatu dute goizeko buelta.
Manuel Garciaren, Enrique Zarateren, Markel Fontanen eta Jose Antonio Duranen kasua da. Maiz elkartzen dira ibiltzera joateko. Beraietako bi Trintxerpen bizi dira eta Intxaurrondon beste biak. Bidegorria hartuta, Errenteria-Oreretaraino oinez joan ziren atzo, handik Lezora eta Lezotik Donibanera, Berrotaranen txalupa hartuta badia zeharkatu eta etxera itzultzeko.
Oarso Bidasoko Hitzari kontatu diotenez, atzo lehenbizikoz zeharkatu dute bidegorria, eta gustatu zaie. «Ondo dago. Errepidetik gertu joan arren, ikuspegi ederra ematen du», diote erdi txantxetan trintxerpetarrek. Izan ere, badia goialdetik ikusten da eta baita ontzien sartu-irtenak, traineruak eta beste.
Lan eguna izanik, eta ordua kontuan hartuta, oinezko gehiago dabiltza txirrindulariak baino. Hala ere, asko dira honez gero, bidegorria egunero darabilten txirrindulariak. Hori da, esaterako, Jesus Alonsoren kasua. Errenteria-Oreretan bizi da eta Kontadoretan lan egiten du. Bidegorria zabaldu dutenetik, bizikletaz joaten da maiz lanera. 15 minutuan egiten omen du lantokirainoko bidea. Trafikoaren eta aparkalekuaren arazoak saihesteaz gain, erregaia ere aurrezten du.
Bidegorriaren zati berrian, bestetik, desberdinduta daude oinezkoen eta txirrindularien bideak, eta batzuk zein besteek eskertu dute bereizketa.
Donostiaraino joateko aukera
Karmele Cienfuengos eta Eli Perez lezoarrak dira eta atzo estreinatu zuten bidegorria: «Gaur dugu lehengo aldia. Lezoarrak gara eta Pasaiara goaz enkargu bat egitera. Aukera ona iruditu zaigu bidegorri berria estreinatzeko. Poztekoa da, orain, Lezotik Donostiaraino joan gaitezkeelako oinez».