Bi konpartsa berrik hartuko dute parte Inauterietako karrozen desfilean
Aurtengo Inauterietan ez dute errenteriarrek aspertzeko denborarik ere izango, egitaraua bete-beteta baitator. Bihar Kaldereroekin hasi eta martxoaren 13an Piñata egunarekin amaituko dira. Urtero bezala, karrozen desfilea izango da ekitaldirik garrantzitsuena, eta aurten, bi konpartsa gehiagok hartuko dute parte: Showtimek eta Balley Sayariyk. Guztira, hamazazpi konpartsa ariko dira desfilatzen. Gaur Juan Carlos Merino alkateak, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak eta Oscar Otegi eta Angel Blanco Telleri ikastetxeko ordezkariek eman dute aurtengo egitarauaren eta berritasunen berri. Kartela izan da berritasun nagusia. Aurten, lehenengo aldiz, kartela erabili dute festetako egitaraua jartzeko euskarri moduan. Radio Donostiren goatekea ere nobedadea izango da, datorren (hilak 5), 18:00etan, Foru plazan. Astelehenean ere aurretik egin ez den ekitaldi bat izango da 5-12 urte arteko gaztetxoentzat Merkatuzarren: ludotekek antolatutako haurrentzako festa. Burgosek herriko ikastetxeak animatu zituen ludoteketan parte har dezaten. Bestalde, zaharren egoitzak ere bisitatuko dituzte Telleri konpartsako kideek, etzidamu eta martxoaren 7an. Konpartsetako kideek nabarmendu dute Inauteriak direla lan gehien ematen duten jaiak. Ildo horretatik, Udalak laguntza eman die entseatzeko Merkatuzarreko areto bat utziz. EGITARAUA Bihar 12:00: Kaldereroen desfilea Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Erdialdean. 19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta, Kaldereroan konpartsa, Deiadar Txarangarekin batera, Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan zehar [...]
Aurtengo Inauterietan ez dute errenteriarrek aspertzeko denborarik ere izango, egitaraua bete-beteta baitator. Bihar Kaldereroekin hasi eta martxoaren 13an Piñata egunarekin amaituko dira. Urtero bezala, karrozen desfilea izango da ekitaldirik garrantzitsuena, eta aurten, bi konpartsa gehiagok hartuko dute parte: Showtimek eta Balley Sayariyk. Guztira, hamazazpi konpartsa ariko dira desfilatzen.
Gaur Juan Carlos Merino alkateak, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak eta Oscar Otegi eta Angel Blanco Telleri ikastetxeko ordezkariek eman dute aurtengo egitarauaren eta berritasunen berri.
Kartela izan da berritasun nagusia. Aurten, lehenengo aldiz, kartela erabili dute festetako egitaraua jartzeko euskarri moduan. Radio Donostiren goatekea ere nobedadea izango da, datorren (hilak 5), 18:00etan, Foru plazan.
Astelehenean ere aurretik egin ez den ekitaldi bat izango da 5-12 urte arteko gaztetxoentzat Merkatuzarren: ludotekek antolatutako haurrentzako festa. Burgosek herriko ikastetxeak animatu zituen ludoteketan parte har dezaten.
Bestalde, zaharren egoitzak ere bisitatuko dituzte Telleri konpartsako kideek, etzidamu eta martxoaren 7an.
Konpartsetako kideek nabarmendu dute Inauteriak direla lan gehien ematen duten jaiak. Ildo horretatik, Udalak laguntza eman die entseatzeko Merkatuzarreko areto bat utziz.
EGITARAUA
Bihar
12:00: Kaldereroen desfilea Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Erdialdean.
19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta, Kaldereroan konpartsa, Deiadar Txarangarekin batera, Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan zehar ibili ondoren, kanpamentua jarriko dute Gamon Zumardian. Egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Alabergako Plaza, Biteri kalea, Morrongilleta kalea, Madalen kalea, udaletxea eta Zumardia (kanpamentua). Itzulera Biteri kaletik egingo dute.
19:45: Inauterietako kontzertua Arditurriko kaldereroekin. Kontzertua, Udal Txistulari Bandarekin, Gamon Zumardian.
Etzi (Kalderero txikiak)
11:00: Telleri Ikastetxeko ikasleen Guraso Elkarteak antolatuta, Kalderero Txikien Konpartsa. Telleritik irten eta herriko kaleetan zehar ibiliko da.
Ondoren: Telleri Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea Zaharren Egoitzara joango da.
Martxoak 3 (Ostegun gizena)
06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du erdialdean barrena, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariak lagun dituela.
18:00-20:00: Gauerdi txaranga herriko kaleetan ibiliko da.
19:00: Haurren azeri dantza Errenteria Musikalek antolatuta, Xabier Olaskoaga plazan.
20:00: Azeri Dantza Herriko Enparantzan.
Martxoak 4 (Ostiral argala)
06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du erdialdean barrena, Errenteria Musika Kultur Elkartearekin batera. Ibilbidea: Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga behea.
11:30: Inauteri jaiaren desfilea erdialdetik, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean antolatuta.
15:30: Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta.
18:00: Behenafarroako Inauteria desfilea herriko kaleetan zehar, Errenteria Musikalek antolatuta.
19:30: Udal Kiroldegian konpartsen aurkezpena: Kaos; Odissey; Eureka Gazte Elkartea; Alaia Gazte Elkartea; Telleri Ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkartea; Gaztedi Txiki; Danza-rin; Langaitz; Furius; Show Times eta Sayari.
Martxoak 5 (Larunbat inauteri)
18:00: Kalejira mozorro eta parodia lehiaketa Jaiki Orereta Kultur Elkarteak antolatuta.
18:30: Erdialdeko kaleetan ondorengo konpartsak ibiliko dira: Danza-rin, Udal Ludotekak, Telleri, Kaos eta Langaitz.
Jarraian: Zezensuzkoa Gamon Zumardian.
Martxoak 6 (Igandea inauteri)
06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du erdialdean barrena, Errenteria Musika Kultur Elkartearekin batera. Ibilbidea: Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga behea. Ibilbidea: Pontika, Beraun, Galtzaraborda, Alaberga.
12:00: Erdialdeko kaleetan ondorengo konpartsak ibiliko dira: Danza-rin; Gaztedi Txiki; Furius; Udal Ludotekak; Sayari; Kaos; Odissey; Eureka Gazte Elkartea; Show Times; Alaia Gazte Taldea eta Telleri.
13:00: Furius konpartsak Diputazio plazan emanaldia izango du.
18:00-20:00: Donostia irratiak Donostia Irratiko Goatekea Inauterietan aurkeztuko du Inauterietako joera horrekin.
Martxoak 7 (Astelehen inauteri)
06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du erdialdean barrena, Errenteria Musika Kultur Elkartearekin batera. Ibilbidea: Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga behea. Ibilbidea: Pontika, Beraun, Galtzaraborda, Alaberga.
17:00: Haurrean Inauteri Festa 5-12 urteko bitarteko haurrentzat, Merkatuzarren.
18:00: Udal Ludoteken eta Telleri Ikastetxeko Gurasoen Elkartearen konpartsak Zaharren Egoitzara joango dira.
Martxoak 8 (Astearte inauteri)
06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du erdialdean barrena, Errenteria Musika Kultur Elkartearekin batera. Ibilbidea: Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga behea. Ibilbidea: Pontika, Beraun, Galtzaraborda, Alaberga.
18:00: Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du, Sardinaren Ehorzketa iragartzeko. Amulleta elkartean hasi eta erdialdean ibili ondoren, Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartean amaituko dute.
19:30: Ereintza elkarteak antolatutako Sardinaren hileta irtengo da Fatimako elizatik, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Zumardian amaituko dute desfilea.
Jarraian: Gamon Zumardian, bertsoak eta azken agurra. Aldi berean, sardina Panierreko zubitik behera botako dute ibaira.
Martxoak 13 (Piñata eguna)
12:00: Iñude eta Artzaien desfilea erdialdeko kaleetan Orereta Ikastolak antolatuta.