Tesinsako langileen elkarretaratzea
Enpresa batzordeak deituta, Lezoko Tesinsako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur, euren lantokiaren parean. LABek salatu duenez, Tesinsak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu zuen lan falta argudiatuz, eta langileen or...
Enpresa batzordeak deituta, Lezoko Tesinsako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur, euren lantokiaren parean. LABek salatu duenez, Tesinsak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu zuen lan falta argudiatuz, eta langileen ordezkariak enpresa buruekin elkarrizketetan ari zirela behin-behineko kontratua zuten zortzi langile kaleratu zituzten.
LABek enpresaren jokabidea salatu du: “Onartezina da kudeaketa txarraren ondorioak eta lan faltaren ondorioak langileen bizkar gainean soilik erortzea, are eta gehiago urteetan zehar irabazi handiak metatu direnean”.
Lan erreforma ere horren erantzule egin du: “Enpresariei lan kontratuak egiteko erraztasunak egoera horiek baimentzen ditu”.