Edoskitze taldea berriro hasiko da biltzen
Edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoek eta haurdun dauden biko...
Edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoek eta haurdun dauden bikoteek hartzen dute parte eta loa, janaria, kolikoak edota hazkuntzarekin lotutako edozein gairen gainean hitz egiten dute.