Edoskitze taldea berriro hasiko da biltzen
Atseden luze baten ondoren, edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gura...
Atseden luze baten ondoren, edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoek, haurrekin, eta haurdun dauden bikoteek hartzen dute parte eta besteak beste, loa, janaria, kolikoak edota hazkuntzarekin lotutako edozein gaiaren gainean hitz egiten dute. Informazio gehiago nahi izanez gero 685 79 65 78 telefono zenbakira deitu dezakete interesadunek.