Arrizabalaga izango da PSE-EEren alkategaia berriro
Mikel Antxon Arrizabalaga (Errenteria-Orereta, 1955) izango da berriro Lezoko Udalerako PSE-EEren alkategaia. Alderdi horren zinegotzi bakarra da egun Lezoko Udalean. Gaur egin duten aurkezpenean, datorren legegintzaldirako ezarri dituzten bost helburu...
Mikel Antxon Arrizabalaga (Errenteria-Orereta, 1955) izango da berriro Lezoko Udalerako PSE-EEren alkategaia. Alderdi horren zinegotzi bakarra da egun Lezoko Udalean.
Gaur egin duten aurkezpenean, datorren legegintzaldirako ezarri dituzten bost helburuak azaldu zituen hautagaiak: Kultur Etxe berria eraikitzea, “oraingoa txiki geratu baita”; Herri Eskolaren beharrei laguntzea; Alde Zaharrean lur azpiko aparkalekuak sustatzea; oinezkoentzako bideak eta bidegorriak zaintzea eta hobetzea eta, azkenik, Aldundiak onartu duen hirigintza planaren gaineko gogoeta fasea bultzatzea. Azken puntu horri lotuta, “etxebizitza garapen errealistagoa bultzatzea” dela xedea esan du Arrizabalagak.
“Lezo badiari ireki”
Foru Aldundirako hautagai Miguel Buen ere izan da aurkezpenean eta kanpo kaiaren beharra defendatu du: “Horrelako proiektuek aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituzte”.
Kanpo kaik Lezo “badia irekitzea” ahalbidetuko duela adierazi bi hautagaiek. Arrizabalagak, bestalde, Udal Gobernua kritikatu zuen, “elkarrizketarik ez duelako izan ez gainontzeko taldeekin ez herritarrekin”.