Bere kontrako akusazioekin, hauteskunde kanpainagatik jarraitzen dutela dio Beramendik
Martin Beramendi alkate ohiak agerraldia egin du, bere kontrako akusazioak erantzuteko. Azaldu duenez, ezker abertzaleko gobernuak hauteskunde kanpainagatik jarraitzen du gai horrekin, “nahiz eta 2008an bukatu zituzten auditoriak”. Ezker ab...
Martin Beramendi alkate ohiak agerraldia egin du, bere kontrako akusazioak erantzuteko. Azaldu duenez, ezker abertzaleko gobernuak hauteskunde kanpainagatik jarraitzen du gai horrekin, “nahiz eta 2008an bukatu zituzten auditoriak”. Ezker abertzaleko gobernu guztiek bezala, egungo Udal Gobernu Taldeak ere beldurra eta mehatxua erabiltzen dituela gaineratu du.
Gastuei, prebarikazioari eta dokumentazioari buruzko akusazioak ez ditu erantzun: “Lehen ere hitz egin dugu gai honi buruz eta ez gara berriro euren jokoan sartuko. Auzitegietan dago gaia”.
Azkenik, Aitor Etxeberria alkateari erantzun dio: “Asteazkeneko udalbatzarrean esan zuen ez zaiela salaketarik iritsi, baina salaketa jarrita daukate”.