Gijonen (Asturias, Espainia) du bihar partida Trintxerpeko Hockey Taldeak, 16:00etan. Haurren taldeak, berriz, 16:30ean du partida, Santo Tomas Lizeoan, Aieteren kontra, eta azkenik, Karmengo Amaren Alebinek Aieten jolastuko dute, 12:00etan, Amara Berr...
Martin Beramendi alkate ohiak agerraldia egin du, bere kontrako akusazioak erantzuteko. Azaldu duenez, ezker abertzaleko gobernuak hauteskunde kanpainagatik jarraitzen du gai horrekin, “nahiz eta 2008an bukatu zituzten auditoriak”. Ezker ab...
Udaltzaingoaren kontrako pintadak egin dituzte udaletxean. Donibaneko bizilagun batek salatu duenez, orain dela hiru aste egin zituzten eta kexu agertu da Udalak ez dituelako ezabatu: “Badira hiru bat aste argazkian agertzen diren pintada iraingarriak egin zituztela San Juango udaletxeko horma batean. Harrez geroztik bertan diraute, ezabatzeke. Ez dirudi Udala presa handiegiz jokatzen ari denik bere Udaltzaingoaren kontrako irainak eta mehatxuak ezabatzeko. Agian udal agintariei irudituko zaie ez dela adierazpen askatasuna zapaldu behar”.
Asteburuko jardunaldian Easo Berriren kontra jokatuko du Saskilagunak taldeak. Bihar jokatuko dute partida, 18:00etan, herriko Elorsoro kiroldegian. lar. Lider izaten jarraitzeko, garaipena eskuratu behar dute oiartzuarrek (bigarrenari puntu bakarreko...
Ordizia izango dute aurrean Oiartzungo mutilek, asteburuko jardunaldian. 16:00etan jokatuko dute partida bihar, Ordiziako Altamira zelaian.
Gaur goizeko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran hiru gai nagusi eztabaidatu dituzte, ika-mika handirik sortu ez dutenak. Punturik nabarmenean, hirugarrenean, Oiartzun ibaiko eskuineko aldean dagoen eremuari Errenteria-Orereta senidetuta dagoen herri baten izena, Schorndorf, jartzea onartu dute. Zehazki, Oiartzungo udal eremu eta Fanderia auzo artean dagoen parkeari jarriko diote izen hori, lehen Villa Maria Luisa enpresako haztegiak zeuden tokiari. PSE-EE, EAJ, EB, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin atera da aurrera. ezker abertzalea abstenitu egin da. EBtik gogorarazi dute pasa den maiatzean kale bati Miguel Hernandez izena jartzeko erabakia hartu zuela Udalbatzak, eta horrek memoria historikoa errebindikatzeko balio izan zuela, “herritar ugarik egin baitzion aurre gobernuaren injustiziari”, adierazi du Jose Manuel Ferradas bozeramaileak. Horregatik, ildo horri jarraitzeko eskatu dio alkatetzari. Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak, berriz, maiatzeko udalbatzarrean erabaki hori hartu zenean esandakoa gogorarazi du; alegia, kale izendegian hutsune bat dagoela iritzi dio, emakumeak ez direlako kontuan hartzen. Orduan berdintasunezko irizpideak ezartzeko eskatu zuen, baina hori oraindik ez dela aurrera eraman esan du. Horrez gain, Errenteria-Orereta senidetuta dagoen beste herri baten (Lousada) omenezko monumentuaren egoeraz ohartarazi du. Juan Carlos Merino alkateak erantzun die guztiek konpartitzen dituzten sentsibilitateak direla EBk eta ezker abertzaleak aipatutakoak, eta horrekin batera, Lousadaren monumentua konpontzeko konpromisoa hartu du. Berdintasun [...]
Lehengo astean bukatu da H1ek Pasaian lehengo abenduaz geroztik herritarrekin egin duen parte-hartze prozesua eta diotenez, “herritarren artean nahigabe handia sumatu dute Udalarekiko”. Herritarrak manipulatuta sentitzen direla esan dute eta Udalaren gobernuan alderdikeriek agintzen dutela adierazi dute. Honen aurrean, “Pasaiako Hamaikabatek, pertsonengan oinarrituta egongo den politika egiteko modu berria” bultzatu nahi duela adierazi du “pasaitarrei benetan arduratzen zaien gai eta beharrak ezagutzen jarraitzeko”. Zentzu horretan “herritarrekin komunikazio bide zabalak eta zuzenak mantentzeko konpromisoa” berretsi du. Orain, elkarteen txanda Herritarrekin burutu duten parte-hartze prozsua bukatuta, orain elkarteekin biltzeari ekingo diola iragarri du H1ek, “iritziak eta ekarpena” jaso asmoz. Herritarrek edo elkarteek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta beste H1ek bere psta elektronikoaren eta blogaren helbideak erraztu ditu: http://oarsoaldeaz.wordpress.com; pasaia@hamaikabat.com.
Donibaneko Itsas Mendik iraupen eskian trebatzeko ikastaroa antolatu du iganderako. Antolatzaileek esan dutenez, oraindik geratzen dira autobusa betetzeko plaza gutxi batzuk, eta azken unean animatzen direnek 679 56 88 85 telefono zenbakira dei dezak...
Areto futbolean Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen diren herriko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuko jardunaldian. Aretxabaletaren kontra jokatuko du Oiartzunek, gaur, 20:45ean hasiko da partida, Eskoriatzako Almen kiroldegian. Gamon Natu...
Abaraxkako kideek, hilabete osoan zehar egindako eskulanen erakusketa jarriko dute ludotekan bertan. Pelukak, sorgin erratzak, eskaiolazko maskarak… ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek, 16:30etik aurrera.
16:00etan erantzun die bere kontrako akusazioei:
8.000 biztanle inguru ditu egun Errenteriako Beraun auzoak. Eraldaketa handia izan du azken 40 urteetan. Maialen Alberdi (Irun, 1932) haurra zela joan zen bertara bizitzera, Beraun Berri baserrira, hain zuzen ere. Berez, ez zuen Gaintxurizketa pasatu nahi, baina hogei baserri baino gehiago ez zituen Beraun auzora joan zen bizitzera. Baserria eraitsi zuten arren, Beraun Berri izena duen etxean bizi da 1960ko hamarkada bukaeratik, familiarekin. Nolakoa zen orduan inguru hau? Baserri asko zeuden: Galtzara borda, Beraun Zahar, Esnabide, Sorgintxulo, Basanoaga… Hemen ez zegoen ez biderik eta ez ezer. Euria egiten zuenean lokatzez betetzen zen dena. Astoarekin eta gurdiarekin ibiltzen ginen, estratak-eta zeuden orduan. Kalera joateko bidetxo bat zegoen. Igandeko arroparekin jantzita jaisten ginen Errenteriara. Baserriak dolarea zuen, gure aitak erosi zuenean bazeukalako. Lapaxenekuak deitzen gintuzten, aurreko jabea lapak hartzera joaten zelako, sagardoa egiteko edo. Guk ere egiten genuen pitarra eta zizarra. Jende asko etortzen propio horiek edatera. Abereak-eta bazenituzten? Baita ere. Osabak txerriak eta behiak zituen. Astoarekin jaisten nintzen kalera, txantxilak esnez beteta eta partitzen ibiltzen ginen. Txerri emea ere eramaten genuen Txikierdi ingurura, kumeak edukitzeko. Oinez joaten ginen haraino, artoarekin bidea egiten eta atzetik makilarekin jotzen. Han uzten genuen bi edo hiru egun, eta gero berriro buelta. Pentsa, orain nor [...]