Auzia gehiegi luzatu dela eta, zigorra gutxitu diote Xumori eta kalean da
Espainiako Auzitegi Gorenak agerian utzi du ustez 2002ko abenduan Tarbesen (Frantzia) ETAri atzemandako dokumentu batzuetan oinarrituta Auzitegi Nazionalak abiatu zituen hainbat auziren ahulezia. Ustezko zerrenda bat aipatuta, dozenaka pertsona atxilotu zituzten, ETArentzat kideak atzematea egotzita. Atxiloketa prebentiboak izenarekin ezagutu ziren kasu haiek. Atxilotuek polizien aurrean egindako deklarazioak izan dira auzi horietan akusazioek frogatzat erabili dituztenak, eta horiek torturapean egin izana salatu zuten akusatuek. Ustezko dokumentu haietatik abiatutako auzi batzuk epaitu dituzte, eta beste batzuk epaitzear dira. Epaitu dituztenetatik asko absolbitu egin dituzte, eta beste hainbat, zigortu. Zigortzeko nahiko frogarik ez dagoela ohartarazi du, orain, Auzitegi Gorenak, helegite bati erantzunda, eta absolbitu egin du pertsona bat. Epaiketa berean zigortutako beste lau laguni ezarritako zigorrak nabarmen txikitzea agindu du (tartean Zugaitz Izagirre Xumo oiartzuarrarena). Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea egotzita 2009an epaitutako 13 auzipetuetatik bosti eragiten die gorenak kaleratu duen epaiak. Hamahiruetatik zortzi absolbitu zituzten orduan, preso izan zituzten arren. Zugaitz Izagirre, beste batzuekin batera, zigortu egin zuen Auzitegi Nazionalak. Horien abokatuek helegitea jarri zuten, eta arrazoi eman die orain gorenak. Izagirreri zazpi urteko kartzela zigorra jarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. Auzia gehiegi luzatu dela argudiatuta, hiru urtera gutxitu dio zigorra gorenak. Izagirre zen epaituen artean kartzelan [...]
Espainiako Auzitegi Gorenak agerian utzi du ustez 2002ko abenduan Tarbesen (Frantzia) ETAri atzemandako dokumentu batzuetan oinarrituta Auzitegi Nazionalak abiatu zituen hainbat auziren ahulezia. Ustezko zerrenda bat aipatuta, dozenaka pertsona atxilotu zituzten, ETArentzat kideak atzematea egotzita. Atxiloketa prebentiboak izenarekin ezagutu ziren kasu haiek.
Atxilotuek polizien aurrean egindako deklarazioak izan dira auzi horietan akusazioek frogatzat erabili dituztenak, eta horiek torturapean egin izana salatu zuten akusatuek. Ustezko dokumentu haietatik abiatutako auzi batzuk epaitu dituzte, eta beste batzuk epaitzear dira. Epaitu dituztenetatik asko absolbitu egin dituzte, eta beste hainbat, zigortu. Zigortzeko nahiko frogarik ez dagoela ohartarazi du, orain, Auzitegi Gorenak, helegite bati erantzunda, eta absolbitu egin du pertsona bat. Epaiketa berean zigortutako beste lau laguni ezarritako zigorrak nabarmen txikitzea agindu du (tartean Zugaitz Izagirre Xumo oiartzuarrarena).
Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea egotzita 2009an epaitutako 13 auzipetuetatik bosti eragiten die gorenak kaleratu duen epaiak. Hamahiruetatik zortzi absolbitu zituzten orduan, preso izan zituzten arren.
Zugaitz Izagirre, beste batzuekin batera, zigortu egin zuen Auzitegi Nazionalak. Horien abokatuek helegitea jarri zuten, eta arrazoi eman die orain gorenak.
Izagirreri zazpi urteko kartzela zigorra jarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. Auzia gehiegi luzatu dela argudiatuta, hiru urtera gutxitu dio zigorra gorenak. Izagirre zen epaituen artean kartzelan zegoen bakarra, baina dagoeneko egin ditu hiru urte preso, eta, beraz, kalean dago.