Oraindik badira plazak Itsas Mendikoekin eskiatzera joateko
Donibaneko Itsas Mendik iraupen eskian trebatzeko ikastaroa antolatu du iganderako. Antolatzaileek esan dutenez, oraindik geratzen dira autobusa betetzeko plaza gutxi batzuk, eta azken unean animatzen direnek 679 56 88 85 telefono zenbakira dei dezak...
Donibaneko Itsas Mendik iraupen eskian trebatzeko ikastaroa antolatu du iganderako. Antolatzaileek esan dutenez, oraindik geratzen dira autobusa betetzeko plaza gutxi batzuk, eta azken unean animatzen direnek 679 56 88 85 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. Ikastaroan haurrak nahiz helduak parte har dezakete, eta eski alpinoan ere ibiltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Cauterets-era joango dira Itsas Mendikoek. 06:30ean irtengo dira, Meipitik. 30 euro ordaindu behar dute helduek, eta 20 euro haurrek.