Schorndorf izena jarriko diote Fanderiako parke bati
Gaur goizeko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran hiru gai nagusi eztabaidatu dituzte, ika-mika handirik sortu ez dutenak. Punturik nabarmenean, hirugarrenean, Oiartzun ibaiko eskuineko aldean dagoen eremuari Errenteria-Orereta senidetuta dagoen herri baten izena, Schorndorf, jartzea onartu dute. Zehazki, Oiartzungo udal eremu eta Fanderia auzo artean dagoen parkeari jarriko diote izen hori, lehen Villa Maria Luisa enpresako haztegiak zeuden tokiari. PSE-EE, EAJ, EB, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin atera da aurrera. ezker abertzalea abstenitu egin da. EBtik gogorarazi dute pasa den maiatzean kale bati Miguel Hernandez izena jartzeko erabakia hartu zuela Udalbatzak, eta horrek memoria historikoa errebindikatzeko balio izan zuela, “herritar ugarik egin baitzion aurre gobernuaren injustiziari”, adierazi du Jose Manuel Ferradas bozeramaileak. Horregatik, ildo horri jarraitzeko eskatu dio alkatetzari. Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak, berriz, maiatzeko udalbatzarrean erabaki hori hartu zenean esandakoa gogorarazi du; alegia, kale izendegian hutsune bat dagoela iritzi dio, emakumeak ez direlako kontuan hartzen. Orduan berdintasunezko irizpideak ezartzeko eskatu zuen, baina hori oraindik ez dela aurrera eraman esan du. Horrez gain, Errenteria-Orereta senidetuta dagoen beste herri baten (Lousada) omenezko monumentuaren egoeraz ohartarazi du. Juan Carlos Merino alkateak erantzun die guztiek konpartitzen dituzten sentsibilitateak direla EBk eta ezker abertzaleak aipatutakoak, eta horrekin batera, Lousadaren monumentua konpontzeko konpromisoa hartu du. Berdintasun [...]
Gaur goizeko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran hiru gai nagusi eztabaidatu dituzte, ika-mika handirik sortu ez dutenak. Punturik nabarmenean, hirugarrenean, Oiartzun ibaiko eskuineko aldean dagoen eremuari Errenteria-Orereta senidetuta dagoen herri baten izena, Schorndorf, jartzea onartu dute. Zehazki, Oiartzungo udal eremu eta Fanderia auzo artean dagoen parkeari jarriko diote izen hori, lehen Villa Maria Luisa enpresako haztegiak zeuden tokiari. PSE-EE, EAJ, EB, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin atera da aurrera. ezker abertzalea abstenitu egin da.
EBtik gogorarazi dute pasa den maiatzean kale bati Miguel Hernandez izena jartzeko erabakia hartu zuela Udalbatzak, eta horrek memoria historikoa errebindikatzeko balio izan zuela, “herritar ugarik egin baitzion aurre gobernuaren injustiziari”, adierazi du Jose Manuel Ferradas bozeramaileak. Horregatik, ildo horri jarraitzeko eskatu dio alkatetzari.
Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak, berriz, maiatzeko udalbatzarrean erabaki hori hartu zenean esandakoa gogorarazi du; alegia, kale izendegian hutsune bat dagoela iritzi dio, emakumeak ez direlako kontuan hartzen. Orduan berdintasunezko irizpideak ezartzeko eskatu zuen, baina hori oraindik ez dela aurrera eraman esan du. Horrez gain, Errenteria-Orereta senidetuta dagoen beste herri baten (Lousada) omenezko monumentuaren egoeraz ohartarazi du.
Juan Carlos Merino alkateak erantzun die guztiek konpartitzen dituzten sentsibilitateak direla EBk eta ezker abertzaleak aipatutakoak, eta horrekin batera, Lousadaren monumentua konpontzeko konpromisoa hartu du.
Berdintasun kontseiluaren laguntzak euskararako
Laugarren puntuan berdintasun kontseiluaren barruan, euskararekin zerikusia duten jarduerak eta programak egitearren diru laguntzak emateko deialdia, eta oinarriak arautzen dituen ordenantzaren bigarren aldaketa behin-betiko onartu dute aho batez. Hala eta guztiz ere, ezker abertzaleak bi ñabardura egin ditu. Santi Anguloren arabera, bi arlo oso garrantzitsu jorratzen ditu onartu duten proposamenak: batetik, ezingo dutela diru laguntzak jaso kideak aukeratzeko prozesuan sexu bereizkeriak egiten dituzten erakundeek, eta bestetik, ezta emakumeen parte-hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen dituzten jarduerak antolatzen dituzten elkarteek ere.
Bosgarren puntuan, berriz, salmenta ibiltaria arautzeko ordenantzari eginiko alegazioak ebatzi eta behin-betiko onartzea adostu dute, aurreko puntua bezala, aho batez. Agus Cano ezker abertzaleko zinegotziak azaldu du “aurrerapenak” ikusi dituztela ordenantzan. Izan ere, postuak zozketaren bidez beharrean aukeratu beharrean, lehiaketa bidez egitea positibotzat jo arren, horretarako araudia egin gabe zegoela esan dute, eta horrek zalantzak sorrarazi zizkiela orduan. Hala ere, batzordetik pasatuko zela jakiteak lasaitu dituela eta horregatik aldeko botoa emango diotela adierazi du.