Herritarren artean Udalarekiko nahigabe handia sumatu duela dio H1ek
Lehengo astean bukatu da H1ek Pasaian lehengo abenduaz geroztik herritarrekin egin duen parte-hartze prozesua eta diotenez, “herritarren artean nahigabe handia sumatu dute Udalarekiko”. Herritarrak manipulatuta sentitzen direla esan dute eta Udalaren gobernuan alderdikeriek agintzen dutela adierazi dute. Honen aurrean, “Pasaiako Hamaikabatek, pertsonengan oinarrituta egongo den politika egiteko modu berria” bultzatu nahi duela adierazi du “pasaitarrei benetan arduratzen zaien gai eta beharrak ezagutzen jarraitzeko”. Zentzu horretan “herritarrekin komunikazio bide zabalak eta zuzenak mantentzeko konpromisoa” berretsi du. Orain, elkarteen txanda Herritarrekin burutu duten parte-hartze prozsua bukatuta, orain elkarteekin biltzeari ekingo diola iragarri du H1ek, “iritziak eta ekarpena” jaso asmoz. Herritarrek edo elkarteek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta beste H1ek bere psta elektronikoaren eta blogaren helbideak erraztu ditu: http://oarsoaldeaz.wordpress.com; pasaia@hamaikabat.com.
Lehengo astean bukatu da H1ek Pasaian lehengo abenduaz geroztik herritarrekin egin duen parte-hartze prozesua eta diotenez, “herritarren artean nahigabe handia sumatu dute Udalarekiko”. Herritarrak manipulatuta sentitzen direla esan dute eta Udalaren gobernuan alderdikeriek agintzen dutela adierazi dute. Honen aurrean, “Pasaiako Hamaikabatek, pertsonengan oinarrituta egongo den politika egiteko modu berria” bultzatu nahi duela adierazi du “pasaitarrei benetan arduratzen zaien gai eta beharrak ezagutzen jarraitzeko”. Zentzu horretan “herritarrekin komunikazio bide zabalak eta zuzenak mantentzeko konpromisoa” berretsi du.
Orain, elkarteen txanda
Herritarrekin burutu duten parte-hartze prozsua bukatuta, orain elkarteekin biltzeari ekingo diola iragarri du H1ek, “iritziak eta ekarpena” jaso asmoz.
Herritarrek edo elkarteek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta beste H1ek bere psta elektronikoaren eta blogaren helbideak erraztu ditu: http://oarsoaldeaz.wordpress.com; pasaia@hamaikabat.com.