Santiagotarrak hirugarren Bilbaoko Euskadikoan, eta Paueko Espainiakoan
Larunbatean piraguismoko Euskadiko Naguko Fondoko Txapelketa ospatu zuten Bilbaoko itsasadarrean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 200 piraguistek parte hartu zuten, C1 (banakako kanoa) eta K1 (banakako Kayak) modalitatekoak –nafarren emaitzak ez dira dominetarako aintzat hartzen-. Irungo Santiagotarrak taldeak zortzi domina eskuratu zituen, horietako hiru urrezkoak, lau zilarrezkoak eta brontzezko bat. Taldekako sailkapenean Irungo taldea hirugarren geratu zen, Donostia-Kayak eta Itxas-gain kluben atzetik. Irundarrak pozik agertu dira, hilaren 19an eta 20an Sevillan egingo den Espainiako txapelketari begira sasoi onean daudela azaldu dutelako. Helmugaren aurreko metroetan olatuekin arazo handiak izan zituzten piraguistek, eta abandono ugari izan ziren. Irundarren dominak: Aner Olazabal, junior mailako K1-ean, urrea. Aitor Zabala, junior mailako C1-ean, urrea. Igor Galarza, kadete mailako K1-ean, urrea. Jon Sagrado, senior mailako K1-ean, zilarra (urrea Donosti-Kayak taldeko Borja Estonba irundarrarentzat izan zen). Olatz Zabala, emakumezkoen senior mailako K-1ean, zilarra. Garazi Gomez, junior mailako K-1ean, zilarra. Lander Llano, kadete mailako C-1ean, zilarra. Markel Ramiro, junior mailako K-1ean, brontzea. Espainiako slalom Kopa Bestalde, Paueko (Okzitania) Gave ibaian asteburuan ospatu zen ur bizietako Espainiako slalom txapelketako lehen aldian hirugarren postua eskuratu zuen Irungo taldeak. Hogeita hiru klubek hartu zuten parte. Larunbatean sailkapen probak egin zituzten, eta igandean finalaurrekoak eta finalak. Taldekako brontzeaz gain, Santiagotarrak arraunketa taldeko palistek [...]
Larunbatean piraguismoko Euskadiko Naguko Fondoko Txapelketa ospatu zuten Bilbaoko itsasadarrean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 200 piraguistek parte hartu zuten, C1 (banakako kanoa) eta K1 (banakako Kayak) modalitatekoak –nafarren emaitzak ez dira dominetarako aintzat hartzen-. Irungo Santiagotarrak taldeak zortzi domina eskuratu zituen, horietako hiru urrezkoak, lau zilarrezkoak eta brontzezko bat. Taldekako sailkapenean Irungo taldea hirugarren geratu zen, Donostia-Kayak eta Itxas-gain kluben atzetik. Irundarrak pozik agertu dira, hilaren 19an eta 20an Sevillan egingo den Espainiako txapelketari begira sasoi onean daudela azaldu dutelako. Helmugaren aurreko metroetan olatuekin arazo handiak izan zituzten piraguistek, eta abandono ugari izan ziren.
Irundarren dominak:
- Aner Olazabal, junior mailako K1-ean, urrea.
- Aitor Zabala, junior mailako C1-ean, urrea.
- Igor Galarza, kadete mailako K1-ean, urrea.
- Jon Sagrado, senior mailako K1-ean, zilarra (urrea Donosti-Kayak taldeko Borja Estonba irundarrarentzat izan zen).
- Olatz Zabala, emakumezkoen senior mailako K-1ean, zilarra.
- Garazi Gomez, junior mailako K-1ean, zilarra.
- Lander Llano, kadete mailako C-1ean, zilarra.
- Markel Ramiro, junior mailako K-1ean, brontzea.
Espainiako slalom Kopa
Bestalde, Paueko (Okzitania) Gave ibaian asteburuan ospatu zen ur bizietako Espainiako slalom txapelketako lehen aldian hirugarren postua eskuratu zuen Irungo taldeak. Hogeita hiru klubek hartu zuten parte. Larunbatean sailkapen probak egin zituzten, eta igandean finalaurrekoak eta finalak. Taldekako brontzeaz gain, Santiagotarrak arraunketa taldeko palistek sei urre eta zilar bat eskuratu zituzten banakako lehiaketetan:
Domina eskuratu zuten irundarrak:
- Marta Molino, emakumeen jubenil mailako K1-ean, urrea.
- Edurne Gomez, kadete mailako C1-ean, urrea.
- David Perez, senior mailako C1-ean, urrea.
- Jokin Sanchez, kadete mailako C1-ean, urrea.
- Esteban Arakama, beteranoen K1-ean, urrea.
- Telmo Olazabal, jubenil mailako K1-ean, urrea.
- Hasier Rodriguez, kadete mailako K1-ean, zilarra.