Herriko Onity enpresa (lehen Tesa Entry Systems izena ere izan zuen) hilabete honetan aldatuko dute Lanbarren industriagunera. Lehen Lanbarrendik 400 metrotara zegoen kokatuta, baina instalazio berriagoak eta egokiagoak izango dituzte poligono horretan...
Arrantzalea da Oihana Heredia pasaitarra. Bost urte igaro dira lanbidean hasi zenetik eta ez du damurik hautatutako ogibidearekin. Trintxerpeko Izkina jatetxean egin du HITZAk hitzordua Oihana Herediarekin (Pasaia, 1974), porturatu berritan. Egunean bertan harrapatutako itsaskia saltzera doa bertara. Bere senarrarekin batera aritzen da arrantzan Oihana, Manolo Hernandezekin, San Pedroko arrantza portuko Manolito II itsasontzian. Ziur arrantzan hasi aurretik beste hainbat lan egin dituzula. Noiz eta zergatik erabaki zenuen arrantzale izatea? Berezia da. Manolo (bere bikotea) bere garaian Irlandara joan zen arrantzara. Handik bueltan anaiarekin hasi zen itsasoan lanean, baina ez berak nahi bezala, eta Irlandara itzultzea pentsatu zuen. Nik ez nuen Irlandara bizitzera joan nahi familia eta denak hemen utzita eta itsasontzia erostea proposatu nion. Marinel titulua atera nuen, arrantza eskolan ikasi, itsasontzi zaharra erosi, konpondu, ondo jarri eta itsasora. Gaur arte. Orain dela bost urte izan zen hori. Inguruan ba al dira emakume gehiengo arrantzan? Pasaian oraintxe bertan ez. Lehen beste emakume bat zegoen baina bizkiak edukitzean utzi behar izan zuen. Donostia bada bat eta horrek bai, urte asko darama. Gainontzeko arrantzaleek nola hartu zaituzte? Harreman ona duzu? Nire ustez, hasieran pentsatuko zuten gutxi iraungo nuela. Gaur egun, beste bat gehiago naiz. Hori bai, arrantzaleek beren artean oso harreman [...]
Herritarren ikuspuntutik Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutzeko asmoz, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea hasiko dute Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean. Datorren larunbaterako deitu dute lehenengo bilera, hilaren 12rako. Bigarren fase horretan, aurreko fasean ondorioztatutakoak hartuko dituzte kontuan, batik bat. “Oso nabari geratu zen Udalak ez duela asmatu informazioa komunikatzen eta transmititzen. Parte hartu zuten pertsonek Antxoko egungo hiri estrukturaz eta herri berriaren planifikazio garaietan ikusitako gabeziez, indarguneez eta arriskuez oso informazio gutxi baitzuten”, azaldu du Maider Ziganda alkateak. Horrez gain, Antxon, epe motz-ertainean egingo dutenaren inguruan eta gaur egun indarrean dagoen planeamenduan aurreikusten dituzten azpiegitura eta ekipamenduen gainean udal informazioaren gabezi handia ikusi dute. “Beraz, bi aspektu horiek hasieratik kontuan hartuko ditugu”. Aztertu eta ondorioztatu Herritarrekin hiru saio egingo dituzte hasiera batean: datorren larunbatean, hilaren 19an eta 26an. Dena den, beharren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Saio horietan informazioa emango diete parte-hartzaileei eta ondoren aztertu egingo dute. Eztabaidetatik ondorioak atera eta Udalak ideien lehiaketa antolatuko du. Orain bi urte hasi zuen udalak Antxoko Biteri plazako ordenazioaren parte-hartze prozesua. Lehen fase horretan gaia landu ondoren herri galdeketa egin zuten. Galdeketan 948 lagunek parte hartu zuten eta %80ak mahai gainean zegoen proposamena bertan behera uzteko eskatu zuen. Horrela, Udalak [...]
Larunbatean piraguismoko Euskadiko Naguko Fondoko Txapelketa ospatu zuten Bilbaoko itsasadarrean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 200 piraguistek parte hartu zuten, C1 (banakako kanoa) eta K1 (banakako Kayak) modalitatekoak –nafarren emaitzak ez dira dominetarako aintzat hartzen-. Irungo Santiagotarrak taldeak zortzi domina eskuratu zituen, horietako hiru urrezkoak, lau zilarrezkoak eta brontzezko bat. Taldekako sailkapenean Irungo taldea hirugarren geratu zen, Donostia-Kayak eta Itxas-gain kluben atzetik. Irundarrak pozik agertu dira, hilaren 19an eta 20an Sevillan egingo den Espainiako txapelketari begira sasoi onean daudela azaldu dutelako. Helmugaren aurreko metroetan olatuekin arazo handiak izan zituzten piraguistek, eta abandono ugari izan ziren. Irundarren dominak: Aner Olazabal, junior mailako K1-ean, urrea. Aitor Zabala, junior mailako C1-ean, urrea. Igor Galarza, kadete mailako K1-ean, urrea. Jon Sagrado, senior mailako K1-ean, zilarra (urrea Donosti-Kayak taldeko Borja Estonba irundarrarentzat izan zen). Olatz Zabala, emakumezkoen senior mailako K-1ean, zilarra. Garazi Gomez, junior mailako K-1ean, zilarra. Lander Llano, kadete mailako C-1ean, zilarra. Markel Ramiro, junior mailako K-1ean, brontzea. Espainiako slalom Kopa Bestalde, Paueko (Okzitania) Gave ibaian asteburuan ospatu zen ur bizietako Espainiako slalom txapelketako lehen aldian hirugarren postua eskuratu zuen Irungo taldeak. Hogeita hiru klubek hartu zuten parte. Larunbatean sailkapen probak egin zituzten, eta igandean finalaurrekoak eta finalak. Taldekako brontzeaz gain, Santiagotarrak arraunketa taldeko palistek [...]
Golik sartu gabe. Liga Nazionaleko OKEko neskek 0-0 bukatu zuten Aragonesaren kontrako asteburuko jardunaldia. Oiartzuarrak hirugarrenak dira sailkapenean, 39 punturekin.
Hondarribiko Ostalarien Elkarteak martxoaren 9tik apirilaren 1era antolatutako Israel, bere gastronomia Hondarribian izeneko jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du. Irungo Askapenak eta Komite Internazionalistak ekimena salatu dute eta erakunde pu...
Bullying-a lantzen duen Zigortzaileak euskarazko filmaren proiekzioa antolatu du Baleak euskal elkarteak ostegunerako, hilak 10, Varietes gelan, Euskara Batzordeak eta herriko hainbat taldek prestatutako Euskararen Hilabetearen barruan.Aurreneko aldia ...
Emakumea lan erreformen aurrean hitzaldia ez dute Udalak eta Galiziako Etxeak antolatu, Oiartzungo Emakumeen Taldeek baizik. Etzidamu (ostegunean) izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ai ama!-ren irakurketa, berriz, larunbatean izango da 20...
Gipuzkoako Bigarren Mailako taldeek emaitza ezberdinak eskuratu zituzten asteburuan. Power Rangersek 6-3 irabazi zion Plaza Berri Sport taldeari. Oiartzunek, berriz, 2-4 galdu zuen Gamon Naturista Mari Carmenen aurka. Power Rangersek postu bat gora egi...
Hondarribia-Irunek 62-59 irabazi zuen Hondartzan iragan larunbatean Kanaria Handiaren aurka jokatutako partidua eta zortzigarrenak dira Emakumezkoen Saskibaloi Ligako sailkapen orokorrean. Garaipen honi esker, zazpigarren postutik garaipen bakarrera da...
Juanma Garate Rabobank taldeko txirrindulariak gaur abiatuko den Paris-Nizan parte hartuko du. Andaluziako itzulian Oscar Freirerentzat lan egin eta gero, Paris-Nizan irundarraren zeregina Luis Leon Sánchez taldekideari laguntzea izango da, iazko gara...
Etorkinentzako Aisa harrera-ikastaroa antolatu du aurten ere Oiartzungo Udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Udaletik nabarmendu dutenez, ikastaroa “oso egokia da” Oiartzunera eta Euskal Herrira ...