Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea larunbatean hasiko da
Herritarren ikuspuntutik Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutzeko asmoz, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea hasiko dute Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean. Datorren larunbaterako deitu dute lehenengo bilera, hilaren 12rako. Bigarren fase horretan, aurreko fasean ondorioztatutakoak hartuko dituzte kontuan, batik bat. “Oso nabari geratu zen Udalak ez duela asmatu informazioa komunikatzen eta transmititzen. Parte hartu zuten pertsonek Antxoko egungo hiri estrukturaz eta herri berriaren planifikazio garaietan ikusitako gabeziez, indarguneez eta arriskuez oso informazio gutxi baitzuten”, azaldu du Maider Ziganda alkateak. Horrez gain, Antxon, epe motz-ertainean egingo dutenaren inguruan eta gaur egun indarrean dagoen planeamenduan aurreikusten dituzten azpiegitura eta ekipamenduen gainean udal informazioaren gabezi handia ikusi dute. “Beraz, bi aspektu horiek hasieratik kontuan hartuko ditugu”. Aztertu eta ondorioztatu Herritarrekin hiru saio egingo dituzte hasiera batean: datorren larunbatean, hilaren 19an eta 26an. Dena den, beharren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Saio horietan informazioa emango diete parte-hartzaileei eta ondoren aztertu egingo dute. Eztabaidetatik ondorioak atera eta Udalak ideien lehiaketa antolatuko du. Orain bi urte hasi zuen udalak Antxoko Biteri plazako ordenazioaren parte-hartze prozesua. Lehen fase horretan gaia landu ondoren herri galdeketa egin zuten. Galdeketan 948 lagunek parte hartu zuten eta %80ak mahai gainean zegoen proposamena bertan behera uzteko eskatu zuen. Horrela, Udalak [...]
Herritarren ikuspuntutik Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutzeko asmoz, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea hasiko dute Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean. Datorren larunbaterako deitu dute lehenengo bilera, hilaren 12rako.
Bigarren fase horretan, aurreko fasean ondorioztatutakoak hartuko dituzte kontuan, batik bat. “Oso nabari geratu zen Udalak ez duela asmatu informazioa komunikatzen eta transmititzen. Parte hartu zuten pertsonek Antxoko egungo hiri estrukturaz eta herri berriaren planifikazio garaietan ikusitako gabeziez, indarguneez eta arriskuez oso informazio gutxi baitzuten”, azaldu du Maider Ziganda alkateak.
Horrez gain, Antxon, epe motz-ertainean egingo dutenaren inguruan eta gaur egun indarrean dagoen planeamenduan aurreikusten dituzten azpiegitura eta ekipamenduen gainean udal informazioaren gabezi handia ikusi dute. “Beraz, bi aspektu horiek hasieratik kontuan hartuko ditugu”.
Aztertu eta ondorioztatu
Herritarrekin hiru saio egingo dituzte hasiera batean: datorren larunbatean, hilaren 19an eta 26an. Dena den, beharren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Saio horietan informazioa emango diete parte-hartzaileei eta ondoren aztertu egingo dute. Eztabaidetatik ondorioak atera eta Udalak ideien lehiaketa antolatuko du.
Orain bi urte hasi zuen udalak Antxoko Biteri plazako ordenazioaren parte-hartze prozesua. Lehen fase horretan gaia landu ondoren herri galdeketa egin zuten. Galdeketan 948 lagunek parte hartu zuten eta %80ak mahai gainean zegoen proposamena bertan behera uzteko eskatu zuen. Horrela, Udalak bi erabaki hartu zituen joan den uztailean: Eusko Jaurlaritzarekin operazioaren garapenerako zuen hitzarmena bertan behera uztea eta lur eremu horren etorkizunaren definiziorako herritarren parte-hartze prozesua egitea.