Aukera berria dauka Hondarribia-Irunek
Hondarribia-Irunek 62-59 irabazi zuen Hondartzan iragan larunbatean Kanaria Handiaren aurka jokatutako partidua eta zortzigarrenak dira Emakumezkoen Saskibaloi Ligako sailkapen orokorrean. Garaipen honi esker, zazpigarren postutik garaipen bakarrera da...
Hondarribia-Irunek 62-59 irabazi zuen Hondartzan iragan larunbatean Kanaria Handiaren aurka jokatutako partidua eta zortzigarrenak dira Emakumezkoen Saskibaloi Ligako sailkapen orokorrean. Garaipen honi esker, zazpigarren postutik garaipen bakarrera daude, eta hau eskuratuta, Eurocopan jokatzeko aukera izango lukete bidasoatarrek. Larunbatean jokatuko dute ligako hurrengo partidua Ibizaren aurka arratsaldeko 19:00etatik aurrera.