‘Zigortzaileak’ filma ostegunean Varietes aretoan
Bullying-a lantzen duen Zigortzaileak euskarazko filmaren proiekzioa antolatu du Baleak euskal elkarteak ostegunerako, hilak 10, Varietes gelan, Euskara Batzordeak eta herriko hainbat taldek prestatutako Euskararen Hilabetearen barruan.Aurreneko aldia ...
Bullying-a lantzen duen Zigortzaileak euskarazko filmaren proiekzioa antolatu du Baleak euskal elkarteak ostegunerako, hilak 10, Varietes gelan, Euskara Batzordeak eta herriko hainbat taldek prestatutako Euskararen Hilabetearen barruan.Aurreneko aldia izanen da Eusko Jaurlaritzak eta EITBk ekoiztutako filma Ipar Euskal Herrian ikusiko dena. Horretarako, Hendaiako 200 haur baino gehiagorentzako bi pasaldi eginen dituzte goizez, eta 19:30ean publiko guziari irekitako beste emanaldi bat. Txartelak 5 euroan salduko dituzte nerabeentzako, eta 2,5 euro 14 urtez azpiko haurrentzat.
Filmeak zazpi umeko talde baten istorioa kontatzen du, beste haurren irainak eta erasoak jasotzeaz aspertuta, mendekua hartzeko Zigortzaileak izeneko ezkutuko komandoa sortuko duena.
Grabaketa Bizkaian
Grabaketa ekainaren 29tik abuztuaren 8ra bitartean Portugaleteko (Bizkaia) Juan Antonio Zunzunegi institutoan egin zen. Haur protagonisten hautaproban Mungiako Larramendi, Bilboko Abusu eta Begañazpi eta Lekeitioko ikastoletako 475 haurrek hartu zuten parte.