Aisa programan izena emateko epea, irekita
Etorkinentzako Aisa harrera-ikastaroa antolatu du aurten ere Oiartzungo Udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Udaletik nabarmendu dutenez, ikastaroa “oso egokia da” Oiartzunera eta Euskal Herrira ...
Etorkinentzako Aisa harrera-ikastaroa antolatu du aurten ere Oiartzungo Udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen.
Udaletik nabarmendu dutenez, ikastaroa “oso egokia da” Oiartzunera eta Euskal Herrira iritsi berri diren etorkinek euskara ikasteko lehen urratsak emateko eta euskal gizarte hobeto ezagutzeko.
Bi orduko 30 saio ditu ikastaroak. Guztira, 60 orduz euskararen eta euskal kulturan murgiltzeko programa da. Hamasei urtez gorako etorkin guztiek parte hartu dezakete ikastaroan.
Eskola egunak eta ordutegia taldea osatutakoan erabakiko dituzte, izena eman dutenen arabera. Intxixu AEK euskaltegian emango dituzte saioak, euskaltegiko irakasle batekin.
Hilaren 18a arte (datorren ostegunera arte) eman daiteke izena Intxixu AEK euskaltegian bertan (Aialde kalea, 2 edo 943 49 39 57 telefono zenbakira deituta).
Matrikulagatik hamar euro ordaindu beharko dituzte ikasleek. Materiala, aldiz, Udalak ordainduko du. Materiala Aisa metodoaren lehenengo bi liburuek eta zazpi hizkuntzatan dagoen hiztegiak osatzen dute.
Aurten, Espainiako Estatutik kanpoko 300 etorkini bidali dio Udalak Aisa ikastaroari buruzko informazioa, bertan parte hartzera animatuz.