30 dantzariren ikuskizuna ostegunean Varietesen
Heldu den ostegunean, martxoaren 31an, Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestraren hogeita hamar dantzarik osotutako ikuskizuna izanen da Varietes aretoan, 19:00etik aurrera. 9 eta 17 urte bitarteko neskatilek osatutako taldeak eta haien irakasleek,...
Heldu den ostegunean, martxoaren 31an, Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestraren hogeita hamar dantzarik osotutako ikuskizuna izanen da Varietes aretoan, 19:00etik aurrera. 9 eta 17 urte bitarteko neskatilek osatutako taldeak eta haien irakasleek, dantza klase bat zuzenean ikusteko aukera eskainiko dute. Musika klasikoa eta modernoak nahastuz, eta pianoaren laguntzaz, ikuskizunak ohiko emanaldiaren eta ikasgelako ariketen arteko ispilua zeharkatzen du.