Ohorezko Erregional Mailako mutilek, garaipena eskuratzen saiatu arren, porrota jaso dute asteburuan: 2-3 galdu dute Real Unionen kontra. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrek seigarren jarraitzen dute, 41 punturekin.
Power Rangersek 0-3 irabazi dio asteburuan Zarauzko River Pest taldeari. Oiartzunek bestelako zortea izan du: 6-2 galdu du Laskorain taldearen kontra. Garaipenari esker postu bat gora egin du Power Rangersek: hamargarren postuan dago, 38 punturekin. Oi...
Ereintza ezin irabazi dabil azken aldian, eta asteburuan berriro galdu du, oraingoan Beti Onak taldearen kontra, 31-30. Hirugarren postuan jarraitzen du, 32 punturekin. Lehenengo eta bigarren sailkatuak zazpi puntura ditu eta mailak igotzeko aukerarik ...
Joan zen asteartean amaitu ziren Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren (HLKP) barnean Bidasoa Bizirikek antolatu dituen zortzi sukaldaritza ikastaroak. Urtarrilaren 11tik burutu dira ikasgeletan Irun eta Hondarribiko hainbat tabernek eta ja...
Gaurtik hasi eta ostirala bitartean, Lehen Hezkuntza Cristobal Gamonen Haur Liburuaren Astea antolatu dute. Horretarako, askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola, Andersenen ipuinak kontatuko dituzte, antzerkiak egingo dituzte, eta gurasoak ere ...
Olinpiar jokoak egingo dituzte gaur Abaraxkako bazkideek, 16:30etik 19:30era.
Liga Nazionaleko neskek galdu egin dute asteburuko jardunaldia: 0-1 gailendu zaie San Juan taldea. Porrota jaso arren, Oiartzuarrek sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen dute eta 42 puntu dituzte.
Heldu den ostegunean, martxoaren 31an, Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestraren hogeita hamar dantzarik osotutako ikuskizuna izanen da Varietes aretoan, 19:00etik aurrera. 9 eta 17 urte bitarteko neskatilek osatutako taldeak eta haien irakasleek,...
Meakako Adixkideak dantza taldeak kantu eta dantza herri jaialdia antolatu du, iganderako, Udalaren laguntzarekin. Abestu eta dantzatu nahi duten orori 11:30ean Zabaltza plazan agertzeko deia luzatu diete.
Gizarte Larrialdiko Laguntzen gaineko mozioa aurkeztu zuen EAJ alderdiak joan den ostiralean egindako udal osoko bilkuran. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak Gizarte Larrialdietako Laguntzen gainean onartutako urtarrilaren 19ko agindua bertan behera uzteko eskatzen zuen. Horrekin batera, araudia onartzeko garaian udalen iritzia aintzat hartzeko eskatzen zuen mozioak. Lan eta Gizarte Gaietako sailaren aginduarekin, Giza Larrialdietako Laguntzentzat aurreikusitako diru zatia murrizteaz gainera, zorroztu egin dituzte laguntza horiek jasotzeko bete beharreko baldintzak eta “laguntza eskatzen duten askok, benetan egoera larrietan daudenak gainera, ez dute ezertxo ere jasoko”, azaldu zuen Maite Peña EAJko zinegotziak. Ezker abertzaleko zinegotziek urrutirago joateko beharra nabarmendu zuten eta mozioari hirugarren puntu bat eranstea proposatu zuten: iaz emergentzia laguntza jaso zuten lagunei aurten ere eman ahal izateko falta den dirua udalak jartzea, behinik behin. Agindua bertan behera uzteko eskatzeak ezer gutxirako balio duela nabarmendu zuten talde abertzaleko zinegotziek “egoera larrienean bizi diren herritarrek laguntza jasoko dutela bermatzeko bitartekoak jartzen ez baditugu”. Azken proposamen horren aurrean, EAJko Maite Peñak bere taldeak aurkeztutako mozioa erretiratzea erabaki zuen, “halako erabakia ezin delako bost minutuan hartu eta ongi aztertu beharra dagoelako”. Hala, gaiarekin jarraitzeko asmoa azaldu zuen Peñak. Etorkinen boto eskubidea SOS Arrazakeria taldeak herrian bizi diren etorkinen boto eskubidearen aldeko [...]
Bihar goizean, 08:30ean, Tokiko Gobernu Batzarra egingo dute udaletxean. Hiru puntu eztabaidatuko dituzte: aurreko batzarraldietako aktak irakurri eta onartzea; 2011ko Inauterietako gastuak; eta obrak egiteko behin-behineko lizentzia eskaera: Maiatzare...
Martxoko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi udaletxean, 19:00etan. 21 puntuko gai zerrenda jorratuko dute zinegotziek: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Oiartzungo udalerriko bidaiarien herri barruko garraioa arautzeko Erregelamendua, hasierako...
Bidasoko errealzaleak batzeko asmoz sortu dute David Zurutuza Taldea. Reala eta bereziki Zurutuza futbolaria jarraituko dituzte, eta Gipuzkoatik kanpoko futbol zelaietara irteerak antolatuko dituzte. Ostiral arratsaldean inauguratu zuten jokalariaren izena daraman taldea Irunen, Bidasoko Euskal Kultur Elkartearen (EKT) egoitzan. Ekitaldia futbolariaren golak eta irudiak biltzen zituen bideo berezi batekin hasi zuten, eta jarraian, Zurutuzak berak aitortu zuenez, Amets Arzallusek bertso “hunkigarriak” eskaini zizkion futbolari zuri-urdinari. Arzallus bertsolariak txikitan Hendaian izaten zen futbol txapelketan parte hartzen zuela kontatu zuen: “Davidek bertan jokatzen zuen. Gu baino hiru urte gaztegoa izanda ere, jokatzen ikusten genuenean, gu segur aski futbolariak ez ginela izango konturatzen ginen, eta lekzioa hain goiz eman izana eskertzen diot”. Zurutuza aparteko jokalaria dela ez da gauza berria, baina lagunartearen bultzatzaileen arabera, “pertsona bezala oraindik ere hobea delako”, sortu dute peña. “Jokalari ezberdina” Pintxoak, afaria eta aparteko giroa izan ziren ostiralean EKTn. Joseba Llorente Realeko futbolari hondarribiarra eta bere taldeko lagunak ere izan ziren inaugurazio ekitaldian. Iñaki de Mujika kirol kazetariak ere jokalariaren izateko era eta balioak nabarmendu zituen: “David ez da bere taldekideak baino hobea edo eskasagoa, ezberdina da. Ez dakit zergatik izango den, baina jendeak asko maite du David. Kirolariei babesa erakustea oso garrantzitsua da”. Zuruk, hala ezagutzen dute [...]