Haur Liburuaren Astea, Gamonen
Gaurtik hasi eta ostirala bitartean, Lehen Hezkuntza Cristobal Gamonen Haur Liburuaren Astea antolatu dute. Horretarako, askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola, Andersenen ipuinak kontatuko dituzte, antzerkiak egingo dituzte, eta gurasoak ere ...
Gaurtik hasi eta ostirala bitartean, Lehen Hezkuntza Cristobal Gamonen Haur Liburuaren Astea antolatu dute. Horretarako, askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola, Andersenen ipuinak kontatuko dituzte, antzerkiak egingo dituzte, eta gurasoak ere ipuinak kontatzera joango dira.
Etzi, gainera, Aitor Arana idazlearen bisita jasoko dute 6. mailako ikasleek. Aranaren liburua irakurri ondoren, horri buruz hitz egiten ariko dira idazlearekin.