LHKPko ikasleentzako sukaldaritza ikastaroen itxiera ekitaldia egin zuten atzo
Joan zen asteartean amaitu ziren Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren (HLKP) barnean Bidasoa Bizirikek antolatu dituen zortzi sukaldaritza ikastaroak. Urtarrilaren 11tik burutu dira ikasgeletan Irun eta Hondarribiko hainbat tabernek eta ja...
Joan zen asteartean amaitu ziren Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren (HLKP) barnean Bidasoa Bizirikek antolatu dituen zortzi sukaldaritza ikastaroak. Urtarrilaren 11tik burutu dira ikasgeletan Irun eta Hondarribiko hainbat tabernek eta jatetxek hartu dute parte. Hain zuzen ere, ostalarien eta garapen erakundearen arteko lankidetzatik abiatu eta atzo komunikabideei irekitako ekitaldi batekin itxitako asmoa. Bidasoa Bizirikeko presidente Goizane Alvarezek atzoko ekitaldia probestu nahi izan zuen ikasleak eta irakasleak zoriontzeko.
Eskualdeko sukaldarien eta Irun zein Hondarribiko ostalaritza elkarteen “inplikazioa” ezinbestekoa izan da Alvarezentzat. Bere esanetan, “HLKPko sukaldaritzako ikasleek aukera aparta izan dute arloko profesionalen eskutik klaseak jasotzeko, eta lehen eskutik ezagutzeko haien sukaldeetako espezialitateetako batzuk”.
Atzoko deialdirako, hilabete hauetan ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten ikastaroan izena eman zuten ikasleek. Bi orduz lanean aritu ziren, etorkizunean jatetxe batean egin beharko duten bezala, ahalik eta plater gehien prestatzen, bertan bildutakoen gozamenerako.
Ikastaroak eman dituzten sukaldariak
- Mamen Treku eta Joseba Lopetegi (Sargia taberna)
- Iñaki Gezala (Batzoki jatetxea)
- Angela Basabe eta Felix Manso (Gaztelumendi taberna)
- Nacho Garcia (Abarka jatetxea)
- Carlos Sagastizabal (Agricola taberna-jatetxea)
- Mabel Redero (Manolo taberna)
- Juan Jose Otero (Txuntxurro taberna)
- Gorka Txapartegi (Alameda jatetxea)
- Iñigo Lavado (Iñigo Lavado jatetxea)