Irunek parke berria du Artian
Iragan astean Belartzako parke berrira bisita egin zuten Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariak, lehen faseko obrak amaituta. Parkean bi bide nagusi diseinatu dira, Zurbaran eta Pio Baroja kaleak bi eskaileren bitartez lotzen dituena –etorkizunean jeisteko arranpak izango ditu–, eta parkearen erdian egin den plazatik Berroeta margolariaren kaleko atzealdeko gune publikoetara doana.
Iragan astean Belartzako parke berrira bisita egin zuten Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariak, lehen faseko obrak amaituta. Lehen fasean auzotarrentzako aisialdirako gune bat egokitu dute. Santano alkatearen ustez Behobiak honelako gune baten beharra zuen. “Kontuan eduki behar da aisialdirako zonalde berri eta zabala dela, bizilagun kopuruaren aldetik gehienetako bat duen Irungo auzo bat delako eta familia gazte ugari bizi delako bertan”, azaldu zuen alkateak.
Parkean bi bide nagusi diseinatu dira, Zurbaran eta Pio Baroja kaleak bi eskaileren bitartez lotzen dituena –etorkizunean jeisteko arranpak izango ditu–, eta parkearen erdian egin den plazatik Berroeta margolariaren kaleko atzealdeko gune publikoetara doana.
Belartza parkeko lanek 540.000 euroko aurrekontua izan dute, %75a Eusko Jaurlaritzak Izartu programaren bitartez jarri duelarik.
Lur azpiko aparkalekua aurrerago
Etorkizunean Artiako maldan lur azpiko aparkaleku bat eraiki nahi du IRUNVI hirigintza udal erakundeak, Zurbaran, Pio Baroja eta Berroeta margolariaren kaleen artean. Udalak herri kontsulta egin zuen iaz, aparkalekuetan interesaturik egon zitezkeen auzotarren kopurua ezagutzeko, baina eskaria behar baino txikiagoa izanik, parkinaren asmoa behin behinekoz ahaztu eta parkea eraikitzea erabaki zuen Udalak.