Pasaia Hiria olerki lehiaketarako lanak ekainera arte eman daitezke
Udalak argitara eman berri ditu urtero antolatzen duen Pasaia Hiria olerki lehiaketarako oinarriak. Bertan zehazten denez, interesdunek ekainaren 30era arteko epea dute lanak entregatzeko. Olerkiak, noski, obra original eta argitaragabeak izan behar du...
Udalak argitara eman berri ditu urtero antolatzen duen Pasaia Hiria olerki lehiaketarako oinarriak. Bertan zehazten denez, interesdunek ekainaren 30era arteko epea dute lanak entregatzeko. Olerkiak, noski, obra original eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz eta gaztelaniaz idatz daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake lehiaketara. Hori bai, olerkiek gutxienez 200 lerro izan behar dituzte. Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
800 euro lehen sariak, 400 bigarrenak
Bai euskarazko atalean eta bai gaztelaniazkoan bi sari izango dira. Lehen saria irabazten duenak 800 euro jasoko ditu eta erdia, 400 euro, bigarren saria irabazten duenak. Horrez gain, Udalak lan irabazleak 1012. urtean liburu gisa argitara emateko konpromisoa hartu du.
Lanak ekainaren 30a baino lehen bidali behar dira Trintxerpeko liburutegira. Oinarriak osorik kontsulta daitezke www.pasaia.net helbidean.