Udalak argitara eman berri ditu urtero antolatzen duen Pasaia Hiria olerki lehiaketarako oinarriak. Bertan zehazten denez, interesdunek ekainaren 30era arteko epea dute lanak entregatzeko. Olerkiak, noski, obra original eta argitaragabeak izan behar du...
Datorren ostegunean, apirilaren 7an, Zubitxo Eguna berreskuratuko du Lezoko Udalak. Egun horretan, arratsaldean, herriko bi ikastetxeetako ikasleekin joango dira Zubitxo erreka garbitzera. Ostiralean, berriz, bezperan jaso zituzten hondakinak ikusi aha...
Errenteriako Udaleko lau jazarpen kasuak aztertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzea erabaki zuen Udalbatzak, eta horretan ari dira. Hala ere, hauteskundeen harira, ezker abertzaleak ez du uste denborarik emango duenik ikerketa batzordetik ateratako ondorioak aztertzeko. Hori, gainera, udal gobernuaren estrategiatzat jo dute gaur egindako agerraldian Karlos Murua eta Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziek. Ikerketa batzordearen prozedurari begiratu diote ondorio horretara iristeko. 2009ko urriaren 22an egin zuten gai horri buruzko lehenengo udalbatzarra, ezohikoa. Bertan, Udaleko langile ohien lan jazarpenen ardura politikoak eta teknikoak argituko zituen ikerketa batzordea eratzea eskatu zuten. Urtebete beranduago arte, baina, ez zen batzordea sortu ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak ez zirelako aurrera atera. Pixkanaka langileei arrazoia ematen zieten epai berriak azaltzen joan ziren, eta azkenean, irailaren 17an aurkeztutako mozioa bideratzea lortu zen. Urriaren 29ko osoko bilkuran erabaki zen ikerketa batzordea eratzea, haren izaera, egitura eta konposizioarekin batera. Azaroaren 24an, osoko bilkurak hartutako erabakia gauzatzeko dekretua sinatu zuen Juan Carlos Merino alkateak; “hori bai, hilabete beranduago”. Batzordearen lehenengo bilera egiteko deialdia, berriz, ez zuten abenduaren 17ra arte jaso, eta orduan ere ez zen gauzatu. Urtarrilaren 14ra atzeratu zen. Orain arte sei bilkura egin dituztela jakinarazi dute, baina lau espedienteetatik bakarra bukatzeko denbora soilik izan dutela. Beste arazoak Ezker abertzaleak [...]
Egungo egoera politikoari errepasoa egingo dio Cayo Lara Izquierda Unidako (IU) koordinatzaileak, etzi, 19:00etan, Reina aretoan. Lararekin batera izango dira Mikel Arana EBko koordinatzailea, Arantza Gonzalez batzarkidea eta Jose Manuel Ferradas zineg...
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da etzidamu, eta egun bat lehenago, Aino Perviken adierazpena (El libro recuerda) irakurriko dute. Hain zuzen, haurrek, gurasoek eta kolaboratzaileek hartuko dute parte. Jarraian, Goazen itsasora musika ikuskizu...
Abaraxk Udal Ludotekan telebista jolasetan ariko dira gaur, 16:30etik aurrera.
Udala lantzen ari den Euskararen Plan Estrategikoa eratzeko bileren lehen txanda bukatu berri da, eta «momentuz bai Udala, bai parte hartzaileak gustura agertu dira emaitzarekin». Datozen hamar urteetan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko den plana da orain diseinatzen ari direna, eta herritarren parte hartzearekin ari dira plana osatzen, haien ekarpenak jasoz. Orain arte bost bilera egin dituzte: Donibanen, Trintxerpen, Antxon eta San Pedron egin dituzte bilerak, eta horiez gain, beste saio bat egin dute merkatarien ordezkariekin. Lehen bost bileretan parte hartzaile bakoitzak euskararekiko bere bizipenak eta sentipenak partekatu ditu eta, horrekin batera, barrutiko egoeraren lehen azterketa egin dute. Bost bilera horiek eginda bukatutzat eman dute bileren lehen fasea. Erdaldunen parte hartzea Udaletik jakinarazi dutenez, bileretako parte hartzaile gehienak elebidunak izan dira, baina euskara ez dakiten edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek ere parte hartu dutela zehaztu dute. Udala pozik agertu da horrekin, «plana arrakastatsua izateko ezinbestekoa baita Pasaian bizi diren guztien iritziak eta ikuspegiak ezagutzea». Bost lan saioetan, elkarteetako ordezkariek, irakasleek, gurasoek, elkarteetako eta lan-munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta udal langileek hartu dute parte, baita beren kabuz bileretara bildu diren herritarrak ere. Bigarren lan saioak datozen bi asteetarako deitu ditu Udalak. Lan saio hauetan, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko [...]
Astelehenean (apirilaren 4ean) erakusketa jarriko dute liburutegian, Elizalde eskolak antolatuta: Inauterietako proiektua: XX. mendea. 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 egongo da irekita.
Frantziako poliziek Irati Tobar gazte independentista atxilotu dute eguerdian Donibane Lohizunen, Espainiako Auzutegi Nazionalaren euroagindu eskaerari erantzunez. Albistea jakin eta gero elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, Henda...
Urteroko sagardotegira irteera antolatu du Antxoko Basari Elkarteak apirilaren 9rako. Ereñozuraino joango dira oinez izena ematen dutenek. Hamaiketakoa Listorretan egingo dute eta handik Aitzbitartera joango dira, gero Akolara iristeko eta, azkenik, Larregainera. 09:00etan abiatuko dira Antxoko Gure Zumarditik. Sagardotegiaren ondoren etxera itzultzeko autobusa antolatu du Basarik. Bazkariaren eta autobusaren prezioa 35 eurokoa da. Txartelak Mimos, Kamio, Izadi eta Leunda tabernetan eros daitezke.
Memoriari buruzko bideoa eta hitzaldia izango dira etzi, 09:30ean liburutegian. Helduen Tailerren barruko memoriari buruzko ikastaroko kideek antolatu dituzte, Memoriaren etsairik handiena izenburupean. Animatzeko deia egin dute, “oso interesgarr...
Maiatzaren 22ko hauteskundeen harira, posta elektroniko bidez bozkatzeko aukera dagoela gogorarazi du EAJk. Informazio gehiago lortzeko Batzokitik pasatu edo 678 650551 telefono zenbakira deitu behar da.
Astelehenetik (apirilaren 4tik) maiatzaren 6ra erakusketa berria izango dute Petra Lekuonan, Visi Salazar margolari donostiarraren lanekin. Ordutegia: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00, astelehenetik igandera.