Zubitxo Eguna egingo dute datorren ostegunean
Datorren ostegunean, apirilaren 7an, Zubitxo Eguna berreskuratuko du Lezoko Udalak. Egun horretan, arratsaldean, herriko bi ikastetxeetako ikasleekin joango dira Zubitxo erreka garbitzera. Ostiralean, berriz, bezperan jaso zituzten hondakinak ikusi aha...
Datorren ostegunean, apirilaren 7an, Zubitxo Eguna berreskuratuko du Lezoko Udalak. Egun horretan, arratsaldean, herriko bi ikastetxeetako ikasleekin joango dira Zubitxo erreka garbitzera. Ostiralean, berriz, bezperan jaso zituzten hondakinak ikusi ahal izango dute haurrek zein helduek, erakusketa egingo baitute. Zubitxo Egunaren xehetasunak, hala ere, datorren astean emango dituzte Lezoko Udaleko ordezkariek.