Alkateak hasi du Karmele Jaioren ‘Musika airean’ liburuaren irakurketa publikoa
Udal liburutegiko erlojuan 11:00ak zirenean ekin zaio irakurketa sustatzeko helburua duen Liburu Egunaren txandakako irakurketa publikoari. Jose Antonio Santano alkateak izan du euskarazko irakurketa hasteko ardura; aurten, Karmele Jaio gasteiztarraren Musika Airean liburua hautatu dute antolatzaileek. Alkatearen ordu laurdeneko saioaren ondoren, Fernando San Martin Kultura zinegotziak hartu du bere txanda. Bi politikoen atzetik, gizarte eta kultur elkarteetako kideak eta herritar arruntak igo dira atrilera, bakoitza hamabost minutuz aritzeko. LiburuarenEguna.m4v Gaztelerazko irakurketa egiteko hautatutako liburua On Kixote izan da aurten ere. Kultura ordezkariak irakurri ditu Miguel Cervantesen obraren lehen orriak, eta ondorengoak alkateak. Kixote-ren irakurketa hilaren 8a arte luzatuko da. Liburuaren Eguna hilaren 23an ospatzen da baina aurten irakurketak aurreratu dira, aste santuaren bat ez egiteko. LiburuarenEguna.m4v
Udal liburutegiko erlojuan 11:00ak zirenean ekin zaio irakurketa sustatzeko helburua duen Liburu Egunaren txandakako irakurketa publikoari. Jose Antonio Santano alkateak izan du euskarazko irakurketa hasteko ardura; aurten, Karmele Jaio gasteiztarraren Musika Airean liburua hautatu dute antolatzaileek.
Alkatearen ordu laurdeneko saioaren ondoren, Fernando San Martin Kultura zinegotziak hartu du bere txanda. Bi politikoen atzetik, gizarte eta kultur elkarteetako kideak eta herritar arruntak igo dira atrilera, bakoitza hamabost minutuz aritzeko.
Gaztelerazko irakurketa egiteko hautatutako liburua On Kixote izan da aurten ere. Kultura ordezkariak irakurri ditu Miguel Cervantesen obraren lehen orriak, eta ondorengoak alkateak. Kixote-ren irakurketa hilaren 8a arte luzatuko da.
Liburuaren Eguna hilaren 23an ospatzen da baina aurten irakurketak aurreratu dira, aste santuaren bat ez egiteko.