Galdu egin du Saskilagunak-ek: 68-74 irabazi dio Astigarragak. Postu bat galdu dute oiartzuarrek sailkapenean, hirugarrenak dira.
Oiartzun Kirol Elkarteak bazkideak deitu ditu etzirako, ezohiko batzarrera, Manuel Lekuona Bibliotekan, 20:00etan eta 20:30ean. Gai zerrenda honakoa da: lehendakariaren agurra; indarrean dagoen araudia betetzeko Elkartearen Estatutuen egokitzapena eta ...
Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen diren herriko bi taldeek emaitza berdina eskuratu dute asteburuan, garaipena biek: 3-2. Zarauzko River Pest taldea garaitu du Oiartzunek eta PInturas Etxadi Power Rangersek.
Erregional Ohorezko Mailako taldeek hogeita zortzigarren jardunaldia jokatu zuten joan den asteburuan. Trintxerpek irabazi egin zion Beriori, 3-1. Pasaiak, ordea, ez zuen Hernani mendean hartzerik lortu. 1-0 izan zen emaitza Zubipe futbol zelaian. Sail...
Azken jardunaldia ez da oso biribila izan Erregional Preferenteko herriko taldeentzat. Touringek hiru puntuak eskuratzea lortu zuen larunbatean Martuteneren kontra, 1-0. Horri esker, bosgarren postuan jarraitzen dute errenteriarrek, baina dagoeneko igo...
Oiarpeko pilotariek irabazi egin dute Elgetako Txapelketako azkeneko partida. Andoni Ugaldek 22-3 gainditu zuen Arrakundiagako Arandiari. Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan, berriz, galdu egin dute Oiarpeko pilotariek: Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeb...
Donibane Majestik eskubaloi taldeak Usurbil taldea garaitu zuen Donibaneko kiroldegian, 31-28ko emaitzarekin bukatu zen partida. Hasieran galtzen hasi zen talde arrosa, baina aurrerago markagailuari aurre hartzea lortu zuten bukaerara arte. Gipuzkoako ...
Lonja berriaren gaineko «zalantzak handiak eta garrantzitsuak» direla iritzita, San Pedron lonja berriaren proiektuaren jarraipena egiteko sortu zen batzordeak mahai ingurua antolatu du biharko. Hiru hizlari gonbidatu dituzte eztabaidara: Udalaren iz...
Ohorezko Erregional Mailako mutilek Mondragoni irabazi diote 2-3. Endika Fernandezek, Eñaut Fernandezek eta Ioritz Azpirozek sartu zituzten golak. Seigarrenak dira oiartzuarrak, 44 punturekin.
Udal liburutegiko erlojuan 11:00ak zirenean ekin zaio irakurketa sustatzeko helburua duen Liburu Egunaren txandakako irakurketa publikoari. Jose Antonio Santano alkateak izan du euskarazko irakurketa hasteko ardura; aurten, Karmele Jaio gasteiztarraren Musika Airean liburua hautatu dute antolatzaileek. Alkatearen ordu laurdeneko saioaren ondoren, Fernando San Martin Kultura zinegotziak hartu du bere txanda. Bi politikoen atzetik, gizarte eta kultur elkarteetako kideak eta herritar arruntak igo dira atrilera, bakoitza hamabost minutuz aritzeko. LiburuarenEguna.m4v Gaztelerazko irakurketa egiteko hautatutako liburua On Kixote izan da aurten ere. Kultura ordezkariak irakurri ditu Miguel Cervantesen obraren lehen orriak, eta ondorengoak alkateak. Kixote-ren irakurketa hilaren 8a arte luzatuko da. Liburuaren Eguna hilaren 23an ospatzen da baina aurten irakurketak aurreratu dira, aste santuaren bat ez egiteko. LiburuarenEguna.m4v
Eskualdeko arraunlariek maila ezin hobea erakutsi dute Gipuzkoako Batelen Ligan. Igandean Mutrikun jokatu behar zen hamabigarren jardunaldia bertan behera gelditu zen, eta beraz, larunbatean Errenteria-Oreretan egindako hamaikagarren jardunaldiarekin amaitu zen Liga. Lau urre eskualdera Gipuzkoako Batel Ligako bost mailetatik lautan lehenengo postua eskuratu dute eskualdeko ontziek. Haurren Mailan Hibaikako mutilen batelak irabazi du urrea. Haur eta Kadete Mailako nesken ontzia, berriz, txapeldunorde izan da Tolosaldearen atzetik eta San Pedrok brontzea eskuratu du. Kadete Mailan, San Juango mutilek lortu dute urrea eta San Pedroko ontziak zilarra. Gazte eta Senior Mailan ere, San Juango emakumeen ontziak eskuratu du garaipena Tolosaldea eta Zumaiaren aurretik. Bestalde, gizonezko Gazteen Mailan, San Pedrok lortu du urrea eta eskualdeko beste ontzi batentzat izan da brontzea, Illunbekoentzat hain zuzen ere. Gizonezko Senior Mailan, berriz ere eskualdeko ontziak izan dira nagusi, San Pedrok eskuratu du urrea eta Hibaikaren ontziarentzat izan da brontzea. Larunbateko jardunaldia Errenterian larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Batel Ligako hamaikagarren jardunaldian ere, maila ona erakutsi zuten eskualdeko batelek. Gazte eta Senior Mailako San Juango emakumeen ontziak lortu zuen garaipena 08:04,51 denborarekin. Gazte Mailan San Pedroko mutilek eskuratu zutenlehen postua. 07:31,19ko denbora egin zuten moreek, bigarrenari, Zumaiari, 0:14,37ko aldea atera zioten. San Pedroko mutilek eskuratu zuten lehenengo [...]
Heldu den ostegunean, hilaren 7an, Musika Eskolako flauta ikasleek kontzertua emango dute 19:00etatik aurrera. Binaka, hirunaka eta taldeka arituko dira, baita beste musika tresnez lagunduta ere.
Ostiraletik aurrera zinema zaleek hitzordua daukate Niessen zinemetan, baina formatu handiko filmekin beharrean, txikikoekin. Izan ere, ostiraletik hasi eta igandera arte 26. Film Laburren Lehiaketa izango da, eta hiru egunetan hogei film ikusteko aukera izango da. Aurten iaz baino film gutxiago aurkeztu dira lehiaketara, 84 (iaz 108), baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, kalitate handiagoko pelikulak izango dira. Antolatzaileek krisia egin dute erantzule, orain film luzeetara bideratutako diruarekin film laburrak egiten baitituzte. 84 horietatik 69 sartu dira lehiaketan (68 sail ofizialean eta bat Oarsoaldeko saririk onenaren hautagai bezala), baina hogei ikusteko aukera izango da. Lau egun barru hasiko den arren, gaur aurkeztu dute film laburren lehiaketa Jose Angel Rodriguez Hezkuntza zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak, Iosu Ubiria Naniano ekoizpen etxeko kideak eta Sandra Martin Niessen Zinemetako arduraduna. Hain zuzen, Ubiriaren eta Martinen parte hartzea aurtengo bi berritasunen arrazoia izan da. Izan ere, aurten lehen aldiz Niessen Zinemetan emango dituzte film laburrak. Martinek azaldu duenez, film laburrak zineman eskaintzea da logikoena, eta proposatu zien momentutik ados izan direla adierazi du. Filmak ikusteko 1. aretoa jarriko dute, eta 232 pertsonentzako tokia izango da bertan. Sarrerak doakoak dira. Naniano ekoizpen etxearen parte hartzea da bigarren berritasuna. Aurten filmak aukeratzen lagundu diete Nanianokoek, eta elkarlanean ari [...]