Pelikula gutxiago, baina hobeak
Ostiraletik aurrera zinema zaleek hitzordua daukate Niessen zinemetan, baina formatu handiko filmekin beharrean, txikikoekin. Izan ere, ostiraletik hasi eta igandera arte 26. Film Laburren Lehiaketa izango da, eta hiru egunetan hogei film ikusteko aukera izango da. Aurten iaz baino film gutxiago aurkeztu dira lehiaketara, 84 (iaz 108), baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, kalitate handiagoko pelikulak izango dira. Antolatzaileek krisia egin dute erantzule, orain film luzeetara bideratutako diruarekin film laburrak egiten baitituzte. 84 horietatik 69 sartu dira lehiaketan (68 sail ofizialean eta bat Oarsoaldeko saririk onenaren hautagai bezala), baina hogei ikusteko aukera izango da. Lau egun barru hasiko den arren, gaur aurkeztu dute film laburren lehiaketa Jose Angel Rodriguez Hezkuntza zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak, Iosu Ubiria Naniano ekoizpen etxeko kideak eta Sandra Martin Niessen Zinemetako arduraduna. Hain zuzen, Ubiriaren eta Martinen parte hartzea aurtengo bi berritasunen arrazoia izan da. Izan ere, aurten lehen aldiz Niessen Zinemetan emango dituzte film laburrak. Martinek azaldu duenez, film laburrak zineman eskaintzea da logikoena, eta proposatu zien momentutik ados izan direla adierazi du. Filmak ikusteko 1. aretoa jarriko dute, eta 232 pertsonentzako tokia izango da bertan. Sarrerak doakoak dira. Naniano ekoizpen etxearen parte hartzea da bigarren berritasuna. Aurten filmak aukeratzen lagundu diete Nanianokoek, eta elkarlanean ari [...]
Ostiraletik aurrera zinema zaleek hitzordua daukate Niessen zinemetan, baina formatu handiko filmekin beharrean, txikikoekin. Izan ere, ostiraletik hasi eta igandera arte 26. Film Laburren Lehiaketa izango da, eta hiru egunetan hogei film ikusteko aukera izango da.
Aurten iaz baino film gutxiago aurkeztu dira lehiaketara, 84 (iaz 108), baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, kalitate handiagoko pelikulak izango dira. Antolatzaileek krisia egin dute erantzule, orain film luzeetara bideratutako diruarekin film laburrak egiten baitituzte. 84 horietatik 69 sartu dira lehiaketan (68 sail ofizialean eta bat Oarsoaldeko saririk onenaren hautagai bezala), baina hogei ikusteko aukera izango da.
Lau egun barru hasiko den arren, gaur aurkeztu dute film laburren lehiaketa Jose Angel Rodriguez Hezkuntza zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak, Iosu Ubiria Naniano ekoizpen etxeko kideak eta Sandra Martin Niessen Zinemetako arduraduna.
Hain zuzen, Ubiriaren eta Martinen parte hartzea aurtengo bi berritasunen arrazoia izan da. Izan ere, aurten lehen aldiz Niessen Zinemetan emango dituzte film laburrak. Martinek azaldu duenez, film laburrak zineman eskaintzea da logikoena, eta proposatu zien momentutik ados izan direla adierazi du. Filmak ikusteko 1. aretoa jarriko dute, eta 232 pertsonentzako tokia izango da bertan. Sarrerak doakoak dira.
Naniano ekoizpen etxearen parte hartzea da bigarren berritasuna. Aurten filmak aukeratzen lagundu diete Nanianokoek, eta elkarlanean ari dira film lehiaketan. Horregatik, epaimahaian bi ordezkari izango dituzte: Ubiria bera eta Eider Nunes. Eurekin batera Juan Miguel Gutierrez zuzendaria ariko da, eta epaimahaiko presidente lanetan Rodriguez egongo da.
Filmak, askotarikoak
Filmen gaineko xehetasun gehiegi eman ez duten arren, kalitatezkoak eta erregistro askotakoak izango direla nabarmendu dute. Obrak jatorriz ere toki askotatik jaso dituzte: Madril, Bartzelona, Andaluzia, Galizia. Etxeko bakarra jaso dute aurten, Errenteria eta Donostia artean egina: Puri deitzen diote, Mikel Gorrotxateperena.
Film guztiak 19:00etatik aurrera emango dituzte, Niessen Zinemetako 1. aretoan. Errenteriar guztiak emanaldira joatera animatu dituzte. Honakoa izango da:
Apirilak 8
– 70m2. 15 min.
– Ausencia. 12 min.
– Viejos perdedores. 15 min.
– Camas calientes. 14 min.
– Coser e cantar. 15 min.
– Atasco. 13 min.
– Bird boy. 12 min.
– Estocolmo. 15 min.
– 17 del 7. 12 min.
– Enganchate. 4 min.
– Puri deitzen diote. 2 min. Oarsoaldeko hoberenari sarirako hautagaia.
Apirilak 9
– 70m2. 15 min.
– Ausencia. 11 min.
– Zapping life.
– Fábrica de muñecas.
– La culpa.
– A o B.
– Luna rota.
– Todo queda en familia.
– Drugtore love.
– Mecanoscrit V2.1.
Apirilak 10
Sari banaketa.