Gipuzkoako Batel Ligan nagusi izan dira eskauldeko ontziak
Eskualdeko arraunlariek maila ezin hobea erakutsi dute Gipuzkoako Batelen Ligan. Igandean Mutrikun jokatu behar zen hamabigarren jardunaldia bertan behera gelditu zen, eta beraz, larunbatean Errenteria-Oreretan egindako hamaikagarren jardunaldiarekin amaitu zen Liga. Lau urre eskualdera Gipuzkoako Batel Ligako bost mailetatik lautan lehenengo postua eskuratu dute eskualdeko ontziek. Haurren Mailan Hibaikako mutilen batelak irabazi du urrea. Haur eta Kadete Mailako nesken ontzia, berriz, txapeldunorde izan da Tolosaldearen atzetik eta San Pedrok brontzea eskuratu du. Kadete Mailan, San Juango mutilek lortu dute urrea eta San Pedroko ontziak zilarra. Gazte eta Senior Mailan ere, San Juango emakumeen ontziak eskuratu du garaipena Tolosaldea eta Zumaiaren aurretik. Bestalde, gizonezko Gazteen Mailan, San Pedrok lortu du urrea eta eskualdeko beste ontzi batentzat izan da brontzea, Illunbekoentzat hain zuzen ere. Gizonezko Senior Mailan, berriz ere eskualdeko ontziak izan dira nagusi, San Pedrok eskuratu du urrea eta Hibaikaren ontziarentzat izan da brontzea. Larunbateko jardunaldia Errenterian larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Batel Ligako hamaikagarren jardunaldian ere, maila ona erakutsi zuten eskualdeko batelek. Gazte eta Senior Mailako San Juango emakumeen ontziak lortu zuen garaipena 08:04,51 denborarekin. Gazte Mailan San Pedroko mutilek eskuratu zutenlehen postua. 07:31,19ko denbora egin zuten moreek, bigarrenari, Zumaiari, 0:14,37ko aldea atera zioten. San Pedroko mutilek eskuratu zuten lehenengo [...]
Eskualdeko arraunlariek maila ezin hobea erakutsi dute Gipuzkoako Batelen Ligan. Igandean Mutrikun jokatu behar zen hamabigarren jardunaldia bertan behera gelditu zen, eta beraz, larunbatean Errenteria-Oreretan egindako hamaikagarren jardunaldiarekin amaitu zen Liga.
Lau urre eskualdera
Gipuzkoako Batel Ligako bost mailetatik lautan lehenengo postua eskuratu dute eskualdeko ontziek. Haurren Mailan Hibaikako mutilen batelak irabazi du urrea. Haur eta Kadete Mailako nesken ontzia, berriz, txapeldunorde izan da Tolosaldearen atzetik eta San Pedrok brontzea eskuratu du.
Kadete Mailan, San Juango mutilek lortu dute urrea eta San Pedroko ontziak zilarra. Gazte eta Senior Mailan ere, San Juango emakumeen ontziak eskuratu du garaipena Tolosaldea eta Zumaiaren aurretik. Bestalde, gizonezko Gazteen Mailan, San Pedrok lortu du urrea eta eskualdeko beste ontzi batentzat izan da brontzea, Illunbekoentzat hain zuzen ere. Gizonezko Senior Mailan, berriz ere eskualdeko ontziak izan dira nagusi, San Pedrok eskuratu du urrea eta Hibaikaren ontziarentzat izan da brontzea.
Larunbateko jardunaldia
Errenterian larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Batel Ligako hamaikagarren jardunaldian ere, maila ona erakutsi zuten eskualdeko batelek. Gazte eta Senior Mailako San Juango emakumeen ontziak lortu zuen garaipena 08:04,51 denborarekin. Gazte Mailan San Pedroko mutilek eskuratu zutenlehen postua. 07:31,19ko denbora egin zuten moreek, bigarrenari, Zumaiari, 0:14,37ko aldea atera zioten.
San Pedroko mutilek eskuratu zuten lehenengo postua Senior Mailan ere larunbateko estropadan 07:24,85ko denborarekin.
Lehenengo postua lortu ez bazuten ere, eskualdeko ontziek lan ona egin zuten larunbatean beste mailetan ere. Besteak beste, Haurren Mailan San Pedroko neskak bigarren postua lortu zuten eta Hibaikakoek, hirugarrena. Maila berean, Hibaikako mutilek bigarren postua eskuratu zuten eta eskualdeko Illunbek, hirugarrena. Kadete Mailan, San Juango mutilak bigarren sailkatu ziren larunbatean.