Ongi Touring; gaizki Beti Ona
Azken jardunaldia ez da oso biribila izan Erregional Preferenteko herriko taldeentzat. Touringek hiru puntuak eskuratzea lortu zuen larunbatean Martuteneren kontra, 1-0. Horri esker, bosgarren postuan jarraitzen dute errenteriarrek, baina dagoeneko igo...
Azken jardunaldia ez da oso biribila izan Erregional Preferenteko herriko taldeentzat. Touringek hiru puntuak eskuratzea lortu zuen larunbatean Martuteneren kontra, 1-0. Horri esker, bosgarren postuan jarraitzen dute errenteriarrek, baina dagoeneko igotzeko aukerarik gabe daude. Hurrengo jardunaldian, eskualdeko talde baten kontra jokatuko dute, Allerruren kontra. Lezoarrak beherago daude sailkapenean, hamar puntu gutxiagorekin.
Beti Onak, berriz, berdindu egin zuen Irun 1902ren zelaian, banakoa egin zuen. Puntu horrekin, baina, ez du jaitsiera postuetatik urruntzea lortu. Aurkari zuzenetako bat zen Irun 1902, eta ezin izan zuen garaitu. Gainera, ez jaisteko borrokan dauden beste talde batzuk irabazi egin dute azken jardunaldian. Orain jaitsiera postuetatik hiru puntura daude errenteriarrak, eta geratzen diren lau jardunalditan hamabi puntu dituzte jokoan. Hurrengo partidua, hain zuzen, aurkari zuzen baten kontra dauka, Sanpedrotarraren kontra.