Antzerkia, artea eta tailerrak dira 5. Begiraden hiru zutabeak
Hendaiako Kultura zerbitzuek antolatzen duten Begirada Artistikoak ekimena arrakastatsua ari da izaten. Joan zen astean erakusketa zabaldu zuten, eta berrehun lagun bildu ziren Mendi Zolanen, herriko artistek Munduari buruz eginiko artelanen erakustaldiaren irekitze ekitaldiara. Herenegun tailerrak hasi ziren, Isabelle Karasek gidatutako grafologiakoa bat, eta bidai-liburuxka prestatzekoa bestea. Datozen bi asteazkenetan egingo dira berriz. Begirada Artistikoek 5. aldia betetzen dute aurten. Mundua, hori da aurten hautatutako gaia, baita hilaren 23ra arte Mendi Zolan kultur gunean bisitatu daitekeen erakusketaren ardatza. Tokiko artista profesionalek zein amateurrek irudimena askatu dute Zokoburuko erakustokian jarririko margo, eskultura, argazki eta zenbaitetarako. Ia 200 lagun bildu zituen erakusketaren irekitze ekitaldiak, kultur ekimen partehartzaile honek urtetan hazi egin delaren seinale. Erakusketa asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Nahi dutenek, bidai-liburuxka prestatu dezakete erakusketa bisitatu ondoren. Antzerki egonaldia Begirada Artistikoen programaren barruan Baionako Hecho en casa konpainiak artista-egonaldia egingo du hilabete honetan Mendi Zolanen. Herriko eskoletako haurrei Cache Lune antzezlana aurkeztera datoz. Ondoren, hilaren 30ean ikuskizun berria estreinatuko dute, Le Bazar des Rêves goiburukoa, publiko guztiei irekia. Bi emanaldi antolatuko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan. Ekintza debaldekoa izanik eta tokiak mugatuak, erreserba ahakik eta azkarren egiteko eskatu dute Kultura zerbitzuko arduradunek. Tailerrak asteazkenetan Iazko arrakastaren ondoren, Isabelle Karas andreak [...]
Hendaiako Kultura zerbitzuek antolatzen duten Begirada Artistikoak ekimena arrakastatsua ari da izaten. Joan zen astean erakusketa zabaldu zuten, eta berrehun lagun bildu ziren Mendi Zolanen, herriko artistek Munduari buruz eginiko artelanen erakustaldiaren irekitze ekitaldiara. Herenegun tailerrak hasi ziren, Isabelle Karasek gidatutako grafologiakoa bat, eta bidai-liburuxka prestatzekoa bestea. Datozen bi asteazkenetan egingo dira berriz.