Ura, estolderia eta zabor bilketaren gaineko zergen bonifikazio eskaerak egin ditzazkete baldintzak betetzen dituztenek. Maiatzaren 14ra arte izango dute eskaera egiteko epea, udaletxeko informazio bulegoan, 08:00etatik 13:30era. Baldintzak honakoak di...
Lehenengo astea pasa da Euskaldarrak elkarteak antolatutako gastronomia erakusketan, eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: “Epaimahaiaren arabera, 26. erakusketarako esperotakoa betetzen ari dira, eta horiek ere gainditu dira”. Aurreko aldietatik ezberdintzen dituen hainbat alderdi izaten ari dela gaineratu dute. Esate baterako, erabiltzen ari diren produktu guztiak kalitate oso onekoak direla, elkarteek haragiaren alde egin dutela, ehizako platerak prestatzen ari direla arrainarenak beharrean, eta fruituak erabili dituztela pureak eta saltsak egiteko. Astelehenean hasiko dira bigarren astearekin, eta antolatzaileen esanetan, espero dute maila ez jaistea. Guztira, Oarsoaldeko 24 elkarte ari dira parte hartzen: Errenteria-Orereta hamasei, Lezoko bi, Pasaiako lau eta Oiartzungo bi. Herritarrei ere deialdia egin diete erakusketatik pasatzeko. Jarraian egun bakoitzean prestatu dituzten platerak azalduko dira: Apirilak 4, astelehena Batasuna (Errenteria-Orereta). Txema Pachecok eta Luis Garciak Evolución marina platerra prestatu zuten. Gau Txori (Errenteria-Orereta). Andoni Mintegiak eta Edu Marketek Ahate paparrak eta errege sagar nahaski laranja saltsan platerra prestatu zuten. Niessen (Errenteria-Orereta). Fernando Lopetegik eta Agustin Makazagak Solomillo de ciervo en su jugo con pure de ajo platerra prestatu zuten. Apirilak 5, asteartea Yola (Pasai Donibane). Aritz Garbizuk eta Alberto Hernandezek Merluza rellena con barbitas platerra prestatu zuten. Itsasmendi (Pasai Donibane). Jose Luis Etxarrik eta Patxi Lizarazuk Magret de pato semi [...]
Hilak 9, larunbata. 18:30ean, Korrika 17 festaren barnean, bertso poteoa Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin Mosku inguruan. Ondoren, kontzertua Zura taldearekin, Kabigorrin. Antolatzaileak: Sunbilla, Hazia, Kabigorri eta Korrika 17 B...
Bihar Oiartzungo Kasilda Zubialde Olaskoagak 100 urte beteko ditu, eta 100 urte betetzen dituzten herritar guztiei egiten zaien bezala, Udalak lore-eskaintza egingo dio. Kasilda Petra Lekuona zaharren egoitzan bizi da, eta bertara eramango diote lore-s...
Hilaren 1etik irekita dago Erromesen Aterpetxea. Egunero, 16:00etatik 22:00etara erabili ahalko da. Irailaren 30a iraungo du zabalik. Iaz 3.624 erromes pasatu ziren Lucas Berroa kalearen 18ko eraikina. Bestalde, Donejakue bideko Informazio Gunea (Forue...
Emakumeekikok errepresioa lehen frankismoan: Saturrarango adibidea lelopean, hitzaldia emango dute asteartean Ana Isabel Perez Machiok eta Ander Leon Nanclaresek. Perez Zuzenbidean doktorea da eta Leon, berriz, Historian lizentziaduna. Irakasle eta ike...
Iurrita Gune Sozio Kulturalak Dantza Batailoia antolatu du gaur hasi eta igandera arte. Gaur, 21:00etan: Kabareta, bollywood, flamenkoa, dantza bertikala, trapezioa… Bihar, eskola irekiak: 10:30ean, kapoeira eta tangoa. 11:30ean, sabel dantza. 1...
Hilak 11, astelehena, 19:00etan. Soziolinguistika Klusterraren azterketaren emaitzak, udaletxean. Hilak 12, asteartea. Korrika Txikia, 15:15ean, Goiko plazan hasita. Herriko kaleetatik igarota, Gurutze Santuaren plazan bukatuko da. Ondoren, lekukoa ira...
Korrika herrira datorren astean iristen den arren, asteburuan dagoeneko hainbat ekitaldi izango dira, eta gaurtik hasita, gainera. Jarraian agertzen da zehatz mehatz zer ekitaldi dauden. Egitaraua Gaur. Korrika Txikia eta Gaztea. Haur Hezkuntzakoak He...
Korrika pasatzen den gauean, hilaren 12an, asteartea, herri afaria egingo dute Pasai Antxoko Basari elkartean eta baita Pasai Donibaneko Itsas Mendi elkartean ere. Antxon gainera, afarirako girotzeko triki poteoa egingo dute, 20:00tan Zumarditik abiatu...
Hendaiako Kultura zerbitzuek antolatzen duten Begirada Artistikoak ekimena arrakastatsua ari da izaten. Joan zen astean erakusketa zabaldu zuten, eta berrehun lagun bildu ziren Mendi Zolanen, herriko artistek Munduari buruz eginiko artelanen erakustaldiaren irekitze ekitaldiara. Herenegun tailerrak hasi ziren, Isabelle Karasek gidatutako grafologiakoa bat, eta bidai-liburuxka prestatzekoa bestea. Datozen bi asteazkenetan egingo dira berriz. Begirada Artistikoek 5. aldia betetzen dute aurten. Mundua, hori da aurten hautatutako gaia, baita hilaren 23ra arte Mendi Zolan kultur gunean bisitatu daitekeen erakusketaren ardatza. Tokiko artista profesionalek zein amateurrek irudimena askatu dute Zokoburuko erakustokian jarririko margo, eskultura, argazki eta zenbaitetarako. Ia 200 lagun bildu zituen erakusketaren irekitze ekitaldiak, kultur ekimen partehartzaile honek urtetan hazi egin delaren seinale. Erakusketa asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Nahi dutenek, bidai-liburuxka prestatu dezakete erakusketa bisitatu ondoren. Antzerki egonaldia Begirada Artistikoen programaren barruan Baionako Hecho en casa konpainiak artista-egonaldia egingo du hilabete honetan Mendi Zolanen. Herriko eskoletako haurrei Cache Lune antzezlana aurkeztera datoz. Ondoren, hilaren 30ean ikuskizun berria estreinatuko dute, Le Bazar des Rêves goiburukoa, publiko guztiei irekia. Bi emanaldi antolatuko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan. Ekintza debaldekoa izanik eta tokiak mugatuak, erreserba ahakik eta azkarren egiteko eskatu dute Kultura zerbitzuko arduradunek. Tailerrak asteazkenetan Iazko arrakastaren ondoren, Isabelle Karas andreak [...]