Asteburutik, Korrika
Korrika herrira datorren astean iristen den arren, asteburuan dagoeneko hainbat ekitaldi izango dira, eta gaurtik hasita, gainera. Jarraian agertzen da zehatz mehatz zer ekitaldi dauden. Egitaraua Gaur. Korrika Txikia eta Gaztea. Haur Hezkuntzakoak He...
Korrika herrira datorren astean iristen den arren, asteburuan dagoeneko hainbat ekitaldi izango dira, eta gaurtik hasita, gainera. Jarraian agertzen da zehatz mehatz zer ekitaldi dauden.
Egitaraua
Gaur.
- Korrika Txikia eta Gaztea. Haur Hezkuntzakoak Herriko enparantzatik, 15:20ean. Lehen Hezkuntzakoak, Agirre plazatik, 15:30ean. Beraungo ikastetxeak Pablo Sorozabalen, 15:30ean. Pablo Sorozabal plazan musika egongo da, Modestoren eskutik, 18:30ak arte.
- Korrika Gaztea: Lehendakari Agirre plazan, 11:45ean. Bukatutakoan mezua irakurriko dute eta olinpiadak egingo dituzte.
Bihar.
- 12:00etan, kantu jira, Korrikako petoekin, herriko kaleetan.
- Gauean, afaria, Lehendakari Agirre plazako karpan. 120 lagunentzako dago tokia eta txartelak ohiko tabernetan daude salgai, hamabost euroan.
Etzi.
- 12:00etan. Mutxikoak plazan, Korrikako petoekin.